[itzul] enplegu-anezka

Koldo Biguri kbiguri a bildua yahoo.es
Al, Ira 18, 20:15:42, CEST 2017


Termino berri hau zabaltzen ari da "lanzadera de empleo" esateko, baina niri oso zalantzazkoa iruditzen zait kalko semantikoa egitea "anezka" hitzarekin. Terminologia Batzordeak normalizatu eta gomendatutzat ematen du "anezka" bi lekuren arteko joan-etorria maitasun handiz egiten duen ibilgailua izendatzeko, ehungintzan joan-etorria egiten duen gailu horren izena (anezka) erabiliz. Hortik atera da, orobat, "espazioa-anezka", Wikipedian ikus daitekeena (nahiz "transbordadore" termino orobat normalizatu eta gomendatua egokiagoa izango zen, nire ustez. 
Baina zentzurik batere ez diot aurkitzen "enplegu-anezka" horri, nik dakidala ez baitago inolako joan-etorri zentzurik; hara zer diren, ez dakienarentzat: "Una lanzadera es un equipo heterogéneo de personas desempleadas con espíritu dinámico, comprometido y solidario que acceden de forma voluntaria a esta iniciativa y que, coordinadas por un coach, refuerzan sus competencias, generan conocimiento colectivo, se hacen visibles y colaboran en la consecución de un fin común: conseguir empleo, ya sea por cuenta propia o ajena."
Nire ustez, kalko semantikoa egin gabe, hobeko zen "lanzadera/lanzar" zentzu etimologikoan oinarriturik, zerbait ulergarriagoa aukeratzea, "enplegu-bultzagunea" adibidez. 
 
Koldo Biguri
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170918/f580ddc2/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago