[itzul] EIZIEk, 30 urte

EIZIE bulegoa a bildua eizie.eus
As, Ira 19, 10:55:36, CEST 2017


Tangoak dio hogei urte ezer gutxi direla, eta hogeita hamar ez dira askoz gehiago izango, baina asko dira euskal itzultzaile-interprete-zuzentzaileon historian, askitto.

Izan ere, duela hogeita hamar urteko udazkenean sortu zen Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea (EIZIE). Ez zen ezerezetik sortu, noski, baina orduantxe eratu zen elkartea, orduantxe egin sorrera-batzarra, orduantxe aurkeztu estatutuak.

Orduz geroztik, urteak ez dira alferrik igaro, ezta urak ere. Zimurrak sakonago, baina elkartearen uren murmurrak ozenago. Urteurren honen kariaz, zenbait ekitaldi eta ekimen antolatuko ditu elkarteak. Aurrena, gure logorako eranskin bat <http://www.eizie.eus/Elkartea> sortu du Jone Lizarralde diseinatzaileak, ospakizunaren berri zabaltzeko, eta huraxe aurkeztu nahi genizueke gaurkoan.

Aurrerago zabalduko dugu gainerako ekimenen berri. Adi egon, beraz. Zorionak guztioi.



Mila Garmendia
www.eizie.eus <http://www.eizie.eus/>
943 277 111



Nire posta elektronikoa eizie.eus domeinura aldatu da. Gorde, mesedez, helbide berria.

Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan lezake. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau akatsen batengatik jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

DBLOn xedatutakoaren arabera, EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak) bermatzen du beharrezko neurriak hartuko dituela datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz tratatzeko. Bestalde, jakinarazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkakotasuna adierazteko eskubideak erabil ditzakezula helbide honetan: Zemoria, 25, behea, 20013 Donostia.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170919/267c2f7e/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: logoa_mail.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 34158 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170919/267c2f7e/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago