[itzul] Munduari itzulia - Parte hartu!

EIZIE bulegoa a bildua eizie.eus
As, Ira 19, 12:55:35, CEST 2017


Nazioarteko Itzulpengintzaren Egunaren harira, aurten, EIZIEk itzulpen-bira bat antolatu du. Helburua euskarazko esaldi bat ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzea da, eta nahi duen orok izango du parte hartzeko aukera.

Hala, bada, Anjel Lertxundiren esaldi bat itzultzea proposatzen dizuegu:

«Itzulpena ez da posible, baina itzulpenak bizi gaitu». Berbelitzenak <http://www.eizie.eus/Argitalpenak/alebereziak/grafikoa> kontakizunetik hartua da esaldia.

Esan zure lagunei ere beren hizkuntzetara itzultzeko!

Idatzi zuen itzulpenak hemen <https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeJloFBil8bKsmMdorEt6bvoQmsi0yEAB9b1dpWiGI6KYyjhw/viewform>.

Paperezko argitalpenaren ale bat zozketatuko dugu parte-hartzaile guztion artean.

Itzulpen guztiak EIZIEren webgunean argitaratuko ditugu, Itzulpengintzaren Egunean (irailak 30).

Parte hartzeko azken eguna: 2017ko irailaren 25a.





Mila Garmendia
www.eizie.eus <http://www.eizie.eus/>
943 277 111



Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan lezake. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau akatsen batengatik jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

DBLOn xedatutakoaren arabera, EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak) bermatzen du beharrezko neurriak hartuko dituela datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz tratatzeko. Bestalde, jakinarazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkakotasuna adierazteko eskubideak erabil ditzakezula helbide honetan: Zemoria, 25, behea, 20013 Donostia.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170919/c10edc74/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: logoa_mail.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 34158 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170919/c10edc74/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago