[itzul] FW: Válvula antoretroceso
Agirre Garai, Jon
jon-agirre a bildua euskadi.eus
Al, Ira 25, 10:03:24, CEST 2017
Nolanahi ere, gaztelaniaz *antiretroceso (kasu honetan -ire- irakurri beharko litzateke) txarto dago. Zuzen idatzita, antirretroceso da (-irre- irakurri behar da). Berdin antirreglamentario, antirrevolucionario, suprarregional, suprarrenal eta abar.
Jon
From: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Sent: ostirala, 2017.eko irailak 22 13:18
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] FW: Válvula antoretroceso
Mmmmm... sinpleagoa "atzeraezeko", "atzera-eragozgarria" baino.
Diez de Ultzurrun, Periko<ultzu a bildua parlamento.eus<mailto:ultzu a bildua parlamento.eus>> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko iraila 22 13:16):
Balbula atzera-eragozgarria
From: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com<mailto:allurritza a bildua gmail.com>]
Sent: ostirala, 2017.eko irailak 22 13:14
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Válvula antoretroceso
Niri egokiagoa iruditzen zait, bi horietatik, "atzeraezeko balbula". "Atzera ezineko balbula"ren esanahi nagusia da, nire ustez, balbula bera ezin dela atzeratu. Eta pentsatzen dut egiazki uraren jarioa ez atzeratzeko izango dela...
Xabier Aristegieta
imanol salegi<isuuis a bildua gmail.com<mailto:isuuis a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko iraila 22 12:56):
Oker ez banago, gauza bera dira válvula antiretorno, válvula de retención...
Iturgintza Hiztegian (IVAP) hau ageri da:
aAtzera ezineko balbula
Ik. atzeraezeko balbula
Atzeraezeko balbula (4)
Sin. atzera ezineko balbula (4); euste-ko balbula (3)
es válvula de retención; válvula antirretorno
fr soupape de retenue; clapet anti-retour; clapet de non-retour
en check valve
Atzera ezineko balbula erabili da Eraikingintzaren Kode Teknikoan ere.
a
Itzuliz Itzulpen Zerbitzua<itzuliz a bildua outlook.com<mailto:itzuliz a bildua outlook.com>> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko iraila 22 12:40):
... hainbat modutara (soilik)
22/09/2017 12:39(e)an, Itzuliz itzulpen zerbitzua igorleak idatzi zuen:
Kaixo: asteburu atarian...
Ikusi dut hainbat modu modutara emanda, baina ba al dago modu estandarizaturik?
Mila esker, aurrez, eta asteburu on
Joxemari
[https://posta.elkarlan.euskadi.eus/disclaimer/marca_outlook_generico.jpg]<http://www.euskadi.net>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170925/78d87943/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago