[itzul] Eskuak xaboiz/xaboiaz garbitu?

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Al, Ira 25, 14:32:07, CEST 2017


ZEREZ/NOLA galderari erantzuteko, esanahia inespefizikoa dela, ohikoa da
mugagabea: *xaboiz garbitu, amoniakoz garbitu, detergentez garbitu* (era
berean, *urez garbitu* eta ez *uraz garbitu*)*. Zauriak kotoiz garbitu...*
(soziatiboarekin, berriz, mugatura jotzen dugu: *xaboiarekin garbitu* eta
ez *xaboirekin garbitu*).

Bestela, inespezifikotzat hartzen ez dela, mugatu singularra erabili ohi da:
*ezpainak musuzapiaz garbitu, erratzaz garbitu...*

Adibidez, *Euskaltzaindiaren Hiztegi*an bertan, bi adibide hauek dituzu:
batetik, *kotoiz garbitu *eta, bestetik,
* eskuak xaboiaz ikuzi.*

Elhuyarreko helbide elektronikoak @elhuyar.eus dira orain.

*Alfontso Mujika Etxeberria*
<https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>


a.mujika a bildua elhuyar.eus

tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
[image:
https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>

Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

2017-09-25 13:46 GMT+02:00 Paul Picado Moreno , ItzuL-en bidez <
itzul a bildua postaria.com>:

> Egun on, zalantza sortu zait hiztegian "xaboiaz" jartzen duelako.
>
> Zein dago ondo?
>
> Mila esker.
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170925/3be0f8a3/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago