[itzul] Eskuak xaboiz/xaboiaz garbitu?
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Al, Ira 25, 20:48:19, CEST 2017
Uste dut badela beste kontu bat mendebaldeko hizkeretan, harako
bide-seinale hartan bezala (ADI LAINOAZ); alegia, "eskua(ga)z" laburtzapen
fonetiko arrunta (=eskuarekin)...
Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.eus> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko iraila 25 06:32):
> ZEREZ/NOLA galderari erantzuteko, esanahia inespefizikoa dela, ohikoa da
> mugagabea: *xaboiz garbitu, amoniakoz garbitu, detergentez garbitu* (era
> berean, *urez garbitu* eta ez *uraz garbitu*)*. Zauriak kotoiz garbitu...*
> (soziatiboarekin, berriz, mugatura jotzen dugu: *xaboiarekin garbitu* eta
> ez *xaboirekin garbitu*).
>
> Bestela, inespezifikotzat hartzen ez dela, mugatu singularra erabili ohi
> da:
> *ezpainak musuzapiaz garbitu, erratzaz garbitu...*
>
> Adibidez, *Euskaltzaindiaren Hiztegi*an bertan, bi adibide hauek dituzu:
> batetik, *kotoiz garbitu *eta, bestetik,
> * eskuak xaboiaz ikuzi.*
>
> Elhuyarreko helbide elektronikoak @elhuyar.eus dira orain.
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
> https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
> https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
>
> a.mujika a bildua elhuyar.eus
>
> tel.: 943363040 | luzp.: 216
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
> [image:
> https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>
> 2017-09-25 13:46 GMT+02:00 Paul Picado Moreno , ItzuL-en bidez <
> itzul a bildua postaria.com>:
>
>> Egun on, zalantza sortu zait hiztegian "xaboiaz" jartzen duelako.
>>
>> Zein dago ondo?
>>
>> Mila esker.
>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170925/aed4c8ac/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago