[itzul] Válvula antoretroceso

Mikel Gartzia mikelsgartzia a bildua gmail.com
Al, Ira 25, 17:52:47, CEST 2017


Testuingurua ere kontuan hartu leike, egunero horrelakoak erabiltzen dituen
iturginak "euste balbula" deituko lieke akaso (bai, pisu honetan bi euste
balbula jarri ditugu ta goian beste bat jarriko da); pieza hori garesti
saldu nahi duen iturginak berriz beste aukera konplikatuagoak erabiliko
lituzke igual...  (Azkenean atzera eragozteko balbula bat jarri behar izan
dugu...) jejeje

2017 ira. 25 5:42 PM erabiltzaileak hau idatzi du ("pedromari" <
agarralde a bildua gmail.com>):

> BENO, retención erabili behar badok, ederto. EUSTE-BALBULA, ostentzean
> lehengoan ñauk...
>
> Mikel Gartzia<mikelsgartzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko iraila 25 17:34):
>
>> Gaztelaniaz gehien entzun izan ditudanak "válvula anti-retorno" eta
>> "válvula de retención" dira. Bigarren hori hartuta itzulpen sinplea ta ona
>> litzateke "euste balbula", agian.
>>
>> 2017 ira. 22 12:39 PM erabiltzaileak hau idatzi du ("Itzuliz Itzulpen
>> Zerbitzua" <itzuliz a bildua outlook.com>):
>>
>> Kaixo: asteburu atarian...
>>>
>>> Ikusi dut hainbat modu modutara emanda, baina ba al dago modu
>>> estandarizaturik?
>>>
>>> Mila esker, aurrez, eta asteburu on
>>>
>>> Joxemari
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170925/27a534ca/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago