[itzul] El fin justifica los medios...
godofredo a
texla39 a bildua gmail.com
Lar, Api 7, 19:36:36, CEST 2018
Lagunok, ez dakit zer dagoen "eztabaidatxo" honen azpian, baina berriro
diot, batere gibelasmorik gabe bota nuen nire bost xentimokoa, lagungarri
gerta lekiokeelakoan, eta ez jakinki, nolabaiteko ordaina eskatu barik,
jatorrizko espainierazkoa (edo europar ereduzkoa) hitzez hitz aldatzea zela
kontua. Leizarraga, Sarakoak eta enparauak aski eskolatuak ziren, noski,
goratzen gaituzten diganteak, baina hogeigarren mendekoak ere eskolaren
batean ibili gara, eta Basarten ibilitakoak ere baziren euskaldun txukunak.
Laguntzeko txoko estimatua da hau, eta ez dezagun nahas, mesedez. Eskua
duen inork nire aurreko mezua ezabatuko balu, biziki eskertuko nioke.
2018-04-07 16:50 GMT+02:00 Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>:
> A, eta ironia(txoa) ez da "erredikulizatu nahia", baliabide estilistiko
> arrunt bat baizik. Irrigarri sentitzea (edota dena pertsonalki hartzea),
> berriz, norberaren kontua da.
>
> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2018(e)ko apirilaren 7(a) 05:53):
>
> Erridikulizatu nahiaren ateraldi zahar hori...
>>
>> “Justifikatu” erabiltzea, “finak” eta “medioak” erabiltzearen pareko?
>> Ezta zuek ere ez duzue sinesten halakorik.
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>> godofredo a <texla39 a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi du (2018 api.
>> 7, lr. (08:47)):
>>
>>> Barkatu, okerretik ulertu nuen, uste bainuen esaldiaren ordaina emateko
>>> aukerak eskatzen zirela, ez hitzez hitzezko baliokidea. Bego, "Medioak
>>> finak justifikatzen ditu", eta esaldi horretan berba guztiak ehunka urtean
>>> erabili dira euskaraz ;-)
>>>
>>> 2018-04-05 22:29 GMT+02:00 Koldo , ItzuL-en bidez <itzul a bildua postaria.com>:
>>>
>>>>
>>>> > “Justifikatu” aditz gaixoa! Ez zara, antza, behar bezain euskal
>>>> kutsukoa!
>>>> >
>>>> > X. Aristegieta
>>>>
>>>>
>>>> Eta hori ia 450 urte dituela euskara idatzian!
>>>>
>>>> KB
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180407/1b97af60/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago