[itzul] Wikilari Topaketa Donostia 2017/04/20

Iņaki Lopez de Luzuriaga inaki.luzuriaga a bildua gmail.com
As, Api 17, 16:07:00, CEST 2018


Kaixo!

Wikilariok topaketa bat egiten ari gara hiruhileko bakoitzean, eta topaketa
lantegi ireki bat antolatu dugu *ostiral honetan, hilak 20, 5:30ean*
<http://wikimedia.eus/2018/04/etorri-wikilarion-udaberriko-topaketara-donostiara/>
nahi duenak (2 orduz) bertan parte har dezan, beste wikilari batzuk topatu
eta zerbait ikasi-partekatzeko. Jakina da Wikipediako zatietako bat beste
Wikipedietako artikuluak itzultzea dela, eta une honetan Wikipediakoak Haur
eta Gazte Literatura <Wikiproiektu:Haur_eta_Gazte_Literatura> ere lantzen
ari garela lankidetzan (hurrengo gaia literatura unibertsala izango
delakoan?).

Artean, baina, itzultzaileak direnek eta ez direnek trabak aurkitzen
dituzte batzuetan Euskarazko Wikipedian aldaketak egitean, ez baitira gutxi
WPk dituen zirrikituak. Bada, gonbidatuta zaudete ostiral honetan *Donostiako
Komikigunera* <http://kmk.gipuzkoakultura.eus/eu/komikigunea> bertaratu eta
zuen zalantzak adieraztera, zuen argia ekartzera eta beste wikilariekin
egotera! A, hasieran Laguntza orri berria aurkeztuko dugu. Ooondo-ondo segi

Iņaki
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180417/ff9a65f2/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago