[itzul] Gurasoak/amak/aitak
Arrate Unzueta
arrate.unzueta a bildua gmail.com
As, Api 24, 15:26:22, CEST 2018
Egun on:
Zalantza bat sortu zait "guraso" hitzaren inguruan. Bi emakumez osatutako
bikote batek seme-alabaren bat badute, umeen amak ala gurasoak dira?
Elhuyarrek horrela dakar:
Gurasoak:
1 *iz.* (pl.) padres, el padre y la madre
*gurasoen baimenik gabe*: sin permiso de los padres
*gurasoengandik seme-alabengana*: de padres a hijos
eta jagoneten honako hau agertzen da:
- *guraso 1* izena, plurala. Aita eta ama, aita-amak. *Gure lehen guraso
Adam eta Eba.*
- *guraso 2* izena. Aita edo ama, eta, bereziki, aita. *Adam gure
lehenbiziko gurasoa.*
Definizio horietan aita oso markatuta ikusten dut... agian oker nabil, zer
deritzozue?
Ama biren gutun bat itzuli behar dut eta ez nuke hanka-sartzerik egin nahi.
Eskerrik asko,
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180424/84feebff/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago