[itzul] Gurasoak/amak/aitak
Agirre Garai, Jon
jon-agirre a bildua euskadi.eus
As, Api 24, 15:30:27, CEST 2018
Gurasoak dira. Hara Euskaltzaindiak:
guraso 1 iz. pl. Aita-amak, aita eta ama, aitak, amak. Guraso zahar errukarriak. Gurasoen baimenik gabe. Gurasoekiko lotsa. Gurasoengandik seme-alabengana. Guraso asko dira haurrak eskolara bidaltzeko nagiak. Gurasoak nolakoak, umeak halakoak. Gure lehen guraso Adam eta Eba. || Irud. "Gipuzkera idatzi" horren gurasoak Kardaberaz eta Mendiburu izan ziren.
2 iz. Aita edo ama. Ondore txit gaiztoaren guraso eta aitona izan zen. Adam, gure lehenbiziko gurasoa. Noiz ez daude itsasertzetako emakumeak guraso bat edo seme maitea galtzeko zorian?
Elizako guraso Kristau-erlijioan, fede gaietan oinarri izan diren izkribuak idatzi zituzten lehen mendeetako Elizako doktoreetako bakoitza. Ik. Eliz guraso. Argi iturri horretan edan zituzten Elizako gurasoek beren liburuetako ikaskizunak.
Eliz guraso Elizako gurasoa.
Jon
From: Arrate Unzueta [mailto:arrate.unzueta a bildua gmail.com]
Sent: asteartea, 2018.eko apirilak 24 15:26
To: ItzuL
Subject: [itzul] Gurasoak/amak/aitak
Egun on:
Zalantza bat sortu zait "guraso" hitzaren inguruan. Bi emakumez osatutako bikote batek seme-alabaren bat badute, umeen amak ala gurasoak dira?
Elhuyarrek horrela dakar:
Gurasoak:
1 iz. (pl.) padres, el padre y la madre
gurasoen baimenik gabe: sin permiso de los padres
gurasoengandik seme-alabengana: de padres a hijos
eta jagoneten honako hau agertzen da:
- guraso 1 izena, plurala. Aita eta ama, aita-amak. Gure lehen guraso Adam eta Eba.
- guraso 2 izena. Aita edo ama, eta, bereziki, aita. Adam gure lehenbiziko gurasoa.
Definizio horietan aita oso markatuta ikusten dut... agian oker nabil, zer deritzozue?
Ama biren gutun bat itzuli behar dut eta ez nuke hanka-sartzerik egin nahi.
Eskerrik asko,
[https://posta.elkarlan.euskadi.eus/disclaimer/marca_outlook_generico.jpg]<http://www.euskadi.net>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180424/66ab70ff/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago