[itzul] Embarazo no deseado
Diez de Ultzurrun, Periko
ultzu a bildua parlamento.eus
Ast, Api 26, 15:57:47, CEST 2018
"Gizon gogorik gabeak" lokuzio adjektibala badugun bezala ("sekulan ez du gauz onik egin gizon gogorik gabeak").
"Haurduntza-Haurdunaldi desiratu gabea" izan daiteke, edo eta
"Haurduntza-Haurdunaldi gogoz bestekoa"
Edo eta...
From: JOSE ASTORKIA LOIDI [mailto:j.astorkia a bildua euskalnet.net]
Sent: osteguna, 2018.eko apirilak 26 15:51
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Embarazo no deseado
Gogoz besteko?
(Legez besteko proposamena...).
----- Mensaje original -----
De: Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
Fecha: Jueves, 26 de Abril de 2018, 3:40 pm
Asunto: Re: [itzul] Embarazo no deseado
A: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Erantzun didan bakarra zara eta eskertu egiten dizut horregatik, Asier.
> Alabaina, nire ustez "bilatu gabeko" horrek ez du balio "no deseado" egokiro itzultzeko.
> Ezen "embarazo no deseado" bat, argi esanda, emakumeak errefusatutako haurduntza da. Ez, besterik gabe, bilatugabea. Zenbat gizon-emakumeri ez ote zaie gertatu haurra bilatu gabe haurra izatea, eta pozik asko, gainera... eta horiek ez dira "embarazo no deseado".
> Xabier Aristegieta
> LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <larrinaga_asier a bildua eitb.eus> erabiltzaileak hau idatzi du (2018 api. 26, og. (14:57)):
> ETBn "bilatu gabeko haurdunaldi" erabili dugu beharra egon denean, eta hala daukagu jasota HIKEAn.
> Asier Larrinaga Larrazabal
> From: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com<javascript:main.compose('new','t=allurritza a bildua gmail.com')>]
> Sent: miércoles, 25 de abril de 2018 18:48
> To: ItzuL
> Subject: [itzul] Embarazo no deseado
> Euskaltermek "nahi gabeko haurduntza" ematen du, 4. ponderazio-markarekin.
> Niri behintzat, "nahi gabeko haurduntza" horrek "embarazo involuntario" ulerrarazten dit, ez "no deseado".
> Agian, etimologikoki egia izan daiteke "involuntario = no deseado" dela. Baina, erabileran, nik uste dut alde nahiko nabarmena dagoela bien artean, ez?
> "Involuntario"= propio bilatu gabe gertatua.
> "No deseado"= nahiaren kontrakoa.
> Eta pentsatzen dut gehienok ezagutuko dugula kasuren bat edo gehiago, non haurduntza bat nahi gabekoa bai, baina nahiaren kontrakoa izan ez den.
> Hori horrela, nire proposamena litzateke "embarazo involuntario/no buscado"rako uztea "nahi gabeko haurduntza". Nola, orduan, "embarazo no deseado"? Hertsiki, uste dut zuzena litzatekeela "gogoz kontrako haurduntza" espresioa. Baina, aldi berean, desegokia iruditzen zait, gehiegi iradokitzen baitu bortxaketa bidezko haurduntza bat. Horregatik, "ez-gogozko haurduntza"k balio lezake, agian.
> Bestelako proposamenik bai?
> Xabier Aristegieta
[http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_ezkerra.jpg]<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
[http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_eskuma.jpg]<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180426/3d7fc9de/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago