[itzul] Embarazo no deseado
Diego Martiartu
onddobaltz45 a bildua gmail.com
Ast, Api 26, 18:54:34, CEST 2018
"Nahieztako haurduntza" bururatu zait niri. Gainera, Googlen bilaketa
eginda, baditu agerraldi batzuk, tartean "nahieztako haurdunaldi" eta
"nahieztako enbarazu".
Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea)<ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es>
igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko apirilaren 26(a) 16:42):
> >Ezen “embarazo no deseado” bat, argi esanda, emakumeak errefusatutako
> haurduntza da.
>
>
>
> Ez dakit ba hori hala den nahitaez; esango nuke ez dela hori kontuaren
> funtsa. Gaztelaniazko Wikipedian, adibidez, sinonimo sail bat agertzen da,
> eta gehienetan kontzepzioko uneko borondatean jartzen du fokua, nolabait
> esatearren, eta ez haurdunaldian zeharreko borondatean.
>
>
>
> El *embarazo no deseado* (también denominado *embarazo no previsto, no
> querido, no planeado, no planificado, no intencional, inesperado,
> imprevisto o inoportuno*) es aquel que se produce sin el deseo y/o
> planificación previa y ante la ausencia o fallo de métodos anticonceptivos
> <https://es.wikipedia.org/wiki/M%C3%A9todo_anticonceptivo> precoitales
> adecuados y la inefectividad o no administración de métodos
> anticonceptivos de emergencia
> <https://es.wikipedia.org/wiki/Anticonceptivo_de_emergencia> posteriores
> al coito <https://es.wikipedia.org/wiki/Relaci%C3%B3n_sexual> que
> prevengan un posible embarazo.
>
>
>
> https://es.wikipedia.org/wiki/Embarazo_no_deseado
>
>
>
> Ander Irizar
>
> *De:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
> *Enviado el:* jueves, 26 de abril de 2018 15:40
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* Re: [itzul] Embarazo no deseado
>
>
>
> Erantzun didan bakarra zara eta eskertu egiten dizut horregatik, Asier.
>
>
>
> Alabaina, nire ustez “bilatu gabeko” horrek ez du balio “no deseado”
> egokiro itzultzeko.
>
>
>
> Ezen “embarazo no deseado” bat, argi esanda, emakumeak errefusatutako
> haurduntza da. Ez, besterik gabe, bilatugabea. Zenbat gizon-emakumeri ez
> ote zaie gertatu haurra bilatu gabe haurra izatea, eta pozik asko,
> gainera... eta horiek ez dira “embarazo no deseado”.
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
> LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <larrinaga_asier a bildua eitb.eus> erabiltzaileak hau
> idatzi du (2018 api. 26, og. (14:57)):
>
>
>
> ETBn "bilatu gabeko haurdunaldi" erabili dugu beharra egon denean, eta
> hala daukagu jasota HIKEAn.
>
>
>
>
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
>
>
>
>
>
> *From:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
> *Sent:* miércoles, 25 de abril de 2018 18:48
> *To:* ItzuL
> *Subject:* [itzul] Embarazo no deseado
>
>
>
> Euskaltermek "nahi gabeko haurduntza" ematen du, 4. ponderazio-markarekin.
>
>
>
> Niri behintzat, "nahi gabeko haurduntza" horrek "embarazo involuntario"
> ulerrarazten dit, ez "no deseado".
>
>
>
> Agian, etimologikoki egia izan daiteke "involuntario = no deseado" dela.
> Baina, erabileran, nik uste dut alde nahiko nabarmena dagoela bien artean,
> ez?
>
>
>
> "Involuntario"= propio bilatu gabe gertatua.
>
> "No deseado"= nahiaren kontrakoa.
>
>
>
> Eta pentsatzen dut gehienok ezagutuko dugula kasuren bat edo gehiago, non
> haurduntza bat nahi gabekoa bai, baina nahiaren kontrakoa izan ez den.
>
>
>
> Hori horrela, nire proposamena litzateke "embarazo involuntario/no
> buscado"rako uztea "nahi gabeko haurduntza". Nola, orduan, "embarazo no
> deseado"? Hertsiki, uste dut zuzena litzatekeela "gogoz kontrako
> haurduntza" espresioa. Baina, aldi berean, desegokia iruditzen zait,
> gehiegi iradokitzen baitu bortxaketa bidezko haurduntza bat. Horregatik,
> "ez-gogozko haurduntza"k balio lezake, agian.
>
>
>
> Bestelako proposamenik bai?
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
> [image: Imagen quitada por el remitente.]
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>
> [image: Imagen quitada por el remitente.]
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180426/0b2ea826/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 12620 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180426/0b2ea826/attachment-0001.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago