[itzul] Embarazo no deseado

Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es
Ast, Api 26, 16:50:29, CEST 2018


Eta definizioan ere hori aipatzen du: "...sin el deseo y/o planificación previa..."

Ander Irizar


-------- Mensaje original --------
De: "Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea)" <ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es>
Fecha: 26/04/2018 16:43 (GMT+01:00)
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Asunto: Re: [itzul] Embarazo no deseado

>Ezen “embarazo no deseado” bat, argi esanda, emakumeak errefusatutako haurduntza da.

Ez dakit ba hori hala den nahitaez; esango nuke ez dela hori kontuaren funtsa. Gaztelaniazko Wikipedian, adibidez, sinonimo sail bat agertzen da, eta gehienetan kontzepzioko uneko borondatean jartzen du fokua, nolabait esatearren, eta ez haurdunaldian zeharreko borondatean.

El embarazo no deseado (también denominado embarazo no previsto, no querido, no planeado, no planificado, no intencional, inesperado, imprevisto o inoportuno) es aquel que se produce sin el deseo y/o planificación previa y ante la ausencia o fallo de métodos anticonceptivos<https://es.wikipedia.org/wiki/M%C3%A9todo_anticonceptivo> precoitales adecuados y la inefectividad o no administración de métodos anticonceptivos de emergencia<https://es.wikipedia.org/wiki/Anticonceptivo_de_emergencia> posteriores al coito<https://es.wikipedia.org/wiki/Relaci%C3%B3n_sexual> que prevengan un posible embarazo.

https://es.wikipedia.org/wiki/Embarazo_no_deseado

Ander Irizar
De: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Enviado el: jueves, 26 de abril de 2018 15:40
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Embarazo no deseado

Erantzun didan bakarra zara eta eskertu egiten dizut horregatik, Asier.

Alabaina, nire ustez “bilatu gabeko” horrek ez du balio “no deseado” egokiro itzultzeko.

Ezen “embarazo no deseado” bat, argi esanda, emakumeak errefusatutako haurduntza da. Ez, besterik gabe, bilatugabea. Zenbat gizon-emakumeri ez ote zaie gertatu haurra bilatu gabe haurra izatea, eta pozik asko, gainera... eta horiek ez dira “embarazo no deseado”.

Xabier Aristegieta

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <larrinaga_asier a bildua eitb.eus> erabiltzaileak hau idatzi du (2018 api. 26, og. (14:57)):

ETBn "bilatu gabeko haurdunaldi" erabili dugu beharra egon denean, eta hala daukagu jasota HIKEAn.


Asier Larrinaga Larrazabal


From: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com<mailto:allurritza a bildua gmail.com>]
Sent: miércoles, 25 de abril de 2018 18:48
To: ItzuL
Subject: [itzul] Embarazo no deseado

Euskaltermek "nahi gabeko haurduntza" ematen du, 4. ponderazio-markarekin.

Niri behintzat, "nahi gabeko haurduntza" horrek "embarazo involuntario" ulerrarazten dit, ez "no deseado".

Agian, etimologikoki egia izan daiteke "involuntario = no deseado" dela. Baina, erabileran, nik uste dut alde nahiko nabarmena dagoela bien artean, ez?

"Involuntario"= propio bilatu gabe gertatua.
"No deseado"= nahiaren kontrakoa.

Eta pentsatzen dut gehienok ezagutuko dugula kasuren bat edo gehiago, non haurduntza bat nahi gabekoa bai, baina nahiaren kontrakoa izan ez den.

Hori horrela, nire proposamena litzateke "embarazo involuntario/no buscado"rako uztea "nahi gabeko haurduntza". Nola, orduan, "embarazo no deseado"? Hertsiki, uste dut zuzena litzatekeela "gogoz kontrako haurduntza" espresioa. Baina, aldi berean, desegokia iruditzen zait, gehiegi iradokitzen baitu bortxaketa bidezko haurduntza bat. Horregatik, "ez-gogozko haurduntza"k balio lezake, agian.

Bestelako proposamenik bai?

Xabier Aristegieta


[Imagen quitada por el remitente.]<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>

[Imagen quitada por el remitente.]<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>




-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 12620 bytes
Azalpena: image001.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180426/619e65c6/attachment-0002.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 12620 bytes
Azalpena: image001.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180426/619e65c6/attachment-0003.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago