[itzul] CONTRA PLAZA
Joxe Mari Berasategi Zurutuza
jxmbezu a bildua gmail.com
Iga, Abe 2, 20:05:01, CET 2018
Gabon, Kris:
Izendapen bitxi samarra iruditzen zait; izan ere, Google-n ez dut behin
ere aurkitu horrelaxe idatzita.
Ohiko "interinoei" (arrazoi asko direla medio hutsik dauden plazak
betetzen dituztenei) "bitartekoak" esaten zaie.
Gero egoten dira lan jakinetarako edo gainkargagatik hartzen diren
"programako bitartekoak".
Zure kasua lehenengo multzokoa izango dela iruditzen zait eta,
testuinguru gehienetan, ez da beharrezkoa izaten "plaza huts bat
betetzen ari direla" adieraztea.
Nahitaezkoa bada, "plaza hutseko bitarteko funtzionario" jarriko nuke.
Testuinguru zabalagoa izateak lagundu dezake auzia hobeto zehazten.
Ezertarako balio badizu...
Ondo-ondo bizi
Joxe Mari
02/12/2018 11:27(e)an, kris glass , ItzuL-en bidez igorleak idatzi zuen:
> Nola esaten da, adibidez, Lan Poltsa gaietan
>
> Funcionario/aInterino/a contra plaza
>
>
>
> Eskerrik asko.
>
> kris
>
> <http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
> Virus-free. www.avg.com
> <http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181202/105776d5/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago