[itzul] Bilboko Zorrotza auzoa
Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala
narroiabe a bildua gmail.com
As, Abe 4, 16:21:57, CET 2018
Arratsalde on, Oskar (aspaldiko):
Gasteizko Mendizorrotzarena, nik dakidala, ez da artikulua, beheko
zerrendan ikusten denez...
*Gasteizko auzo nagusiak.* Abetxuku (Abetxuko*), Adurtza, Alde Zaharra
(-a), Anglo-Vasco, Arana (-a), Aranbizkarra (-a), Arantzabela,
Aretxabaleta-Gardelegi, Ariznabarra, Arriaga-Lakua, Babesgabetuak (-ak)
(Desamparados*), Done Jakue (Santiago*), Ehari-Gobeu (Ali-Gobeo*),
Ekialdeko Nekazaritza Eremua (-a), Errekaleor, Errota edo Koroatzea (-a)
(Coronacion*), Gatzalbide (Gazalbide*), Hego-mendebaldeko Nekazaritza
Eremua (-a), Ipar-mendebaldeko Nekazaritza Eremua (-a), Judimendi, Lovaina,
Mendizorrotza, Pilar, Salburua (-a), San Kristobal (San Cristobal*), San
Martin, Santa Luzia, Santsomendi (Sansomendi*), Txagorritxu, Zabalgana
(-a), Zabalgunea (-a), Zaramaga.
<https://www.berria.eus/estiloliburua/hiztegia/G#7668>
Ondo segi!!!!
Nuria
Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2018 abe.
4, ar. (15:22)):
> Bilboko Zorrotza auzoaren kasuan, izenak -a hori artikulua du, ala
> itsatsia? Esan liteke Gasteizko "Mendizorrotza" eta abarren bidetik, -a
> artikula beharko lukeela, eta hartara "Mendizorrotzean", "Mendizorrotzetik"
> eta abarretan bezala, "Zorrotzean" eta "Zorrotzetik" beharko lukeela, baina
> ez dakit (Hala ez bada, haserretuko zaizkit bilbotarrak...)
>
> Baten batek badaki?
>
> --
> *Oskar Arana Ibabe*
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181204/665c341e/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago