[itzul] Bilboko Zorrotza auzoa

Alberto Martínez de la Cuadra albertomartinezdelacuadra a bildua gmail.com
As, Abe 4, 22:41:12, CET 2018


Bada Gabriel Arestiren poema bat (*Harri eta Herri* liburukoa), nahiko
ezaguna, *Zorrotza* birritan aipatzen duena: aurrenengo, izenburuan,
"Zorrotzako portuan aldarrika", eta ondoren, lehenengo lerroan, "Aleman
barkua atrakatu da Zorrotzan". Hain zuzen, han (Zorrotzako portuan) aritu
zen Aresti lanean, Compañía Vasco Africana enpresan, 1956tik 1960era arte.

Alberto Martínez de la Cuadra

El mar., 4 dic. 2018 a las 15:22, oskar arana (<oskar.arana a bildua gmail.com>)
escribió:

> Bilboko Zorrotza auzoaren kasuan, izenak -a hori artikulua du, ala
> itsatsia? Esan liteke Gasteizko "Mendizorrotza" eta abarren bidetik, -a
> artikula beharko lukeela, eta hartara "Mendizorrotzean", "Mendizorrotzetik"
> eta abarretan bezala, "Zorrotzean" eta "Zorrotzetik" beharko lukeela, baina
> ez dakit (Hala ez bada, haserretuko zaizkit bilbotarrak...)
>
> Baten batek badaki?
>
> --
> *Oskar Arana Ibabe*
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181204/a83fd865/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago