[itzul] Bilboko Zorrotza auzoa
oskar arana
oskar.arana a bildua gmail.com
Ost, Abe 5, 15:41:19, CET 2018
Argibide oso baliagarriak denak, eskerrik asko.
Hau idatzi du godofredo a (texla39 a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2018 abe. 4,
ar. (23:35)):
> Erabileran, behintzat, ez dirudi "-a" hori artikulua denik, eta pentsa
> genezake leku-izen hori ez datorrela "zorrotz" hitzetik, baizik eta "-tza"
> atzizkiaz bukatzen den "zorro" multzo batetik (agian Ibaizabalen, tarte
> hartan, "txurro", "txorro" edo "zorro" asko zegoelako, "los churros de
> Zorroza", harri biribilak, alegia? Dena dela, ez da ahaztu behar goiko
> aldean "zorrozgoiti" auzoa dagoela, abizena ere badena, "sorrosgoiti" edo
> "sorroskoiti", eta ez "zorroTZAgoiti". "Tza" atzizkia balitz,
> PagaTZAurtundua"n legez, ez al luke "tza" hori osorik gorde beharko?
>
> El mar., 4 dic. 2018 a las 15:22, oskar arana (<oskar.arana a bildua gmail.com>)
> escribió:
>
>> Bilboko Zorrotza auzoaren kasuan, izenak -a hori artikulua du, ala
>> itsatsia? Esan liteke Gasteizko "Mendizorrotza" eta abarren bidetik, -a
>> artikula beharko lukeela, eta hartara "Mendizorrotzean", "Mendizorrotzetik"
>> eta abarretan bezala, "Zorrotzean" eta "Zorrotzetik" beharko lukeela, baina
>> ez dakit (Hala ez bada, haserretuko zaizkit bilbotarrak...)
>>
>> Baten batek badaki?
>>
>> --
>> *Oskar Arana Ibabe*
>>
>
--
*Oskar Arana Ibabe*
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181205/32d1252e/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago