[itzul] Bilboko Zorrotza auzoa

godofredo a texla39 a bildua gmail.com
As, Abe 4, 23:29:07, CET 2018


Erabileran, behintzat, ez dirudi "-a" hori artikulua denik, eta pentsa
genezake leku-izen hori ez datorrela "zorrotz" hitzetik, baizik eta "-tza"
atzizkiaz bukatzen den "zorro" multzo batetik (agian Ibaizabalen, tarte
hartan, "txurro", "txorro" edo "zorro" asko zegoelako, "los churros de
Zorroza", harri biribilak, alegia? Dena dela, ez da ahaztu behar goiko
aldean "zorrozgoiti" auzoa dagoela, abizena ere badena, "sorrosgoiti" edo
"sorroskoiti", eta ez "zorroTZAgoiti". "Tza" atzizkia balitz,
PagaTZAurtundua"n legez, ez al luke "tza" hori osorik gorde beharko?

El mar., 4 dic. 2018 a las 15:22, oskar arana (<oskar.arana a bildua gmail.com>)
escribió:

> Bilboko Zorrotza auzoaren kasuan, izenak -a hori artikulua du, ala
> itsatsia? Esan liteke Gasteizko "Mendizorrotza" eta abarren bidetik, -a
> artikula beharko lukeela, eta hartara "Mendizorrotzean", "Mendizorrotzetik"
> eta abarretan bezala, "Zorrotzean" eta "Zorrotzetik" beharko lukeela, baina
> ez dakit (Hala ez bada, haserretuko zaizkit bilbotarrak...)
>
> Baten batek badaki?
>
> --
> *Oskar Arana Ibabe*
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181204/bc2141ee/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago