[itzul] ¡Diferentes, no desiguales!
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Al, Abe 10, 10:59:51, CET 2018
Uste dut Bakartxok arrazoi duela. Nahiz eta ados nagoen Koldoren
gogoetarekin, "desberdin" hitza inolako tasun negatiborik gabe erabiltzen
da, eta horixe dugu egoera.
Aukera bat substantiboaren bidea jorratzea izan daiteke. Horrelako zerbait,
adibidez:
"Desberdintasuna, bai; desberdinkeria, ez"
"Desberdintasunari bai, desberdinkeriari ez"
"Desberdintasunean bai, desberdinkerian ez"
Besteren batean ere atera da kontu hauxe bera, eta, oker ez
banago, "desberdintasun/desparekotasun" bereizketa ere planteatu izan dugu.
Horrenbestez, honakoa ere onargarria iruditzen zait:
"Desberdinak bai; desparekoak, ez"
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Bakartxo ARRIZABALAGA (bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr)
erabiltzaileak (2018 abe. 10, al. (10:32)):
> Baina "desberdin" izatea ez da "desigual" izarla
>
>
> Bakartxo
>
> *envoyé :* 10 décembre 2018 à 10:25
> *de :* "Koldo Biguri , ItzuL-en bidez" <itzul a bildua postaria.com>
> *à :* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *cc :* Koldo Biguri <kbiguri a bildua yahoo.es>
> *objet :* Re: [itzul] ¡Diferentes, no desiguales!
>
> Aukera ona gogoetatzeko zergatik baztertu dugun "diferente" hitza
> (Orotarikoa: Al Sur la forma atestiguada es diferente, que no se
> documenta en autores de léxico cuidado de los ss. XVIII y XIX. A partir de
> mediados del siglo XIX sólo se encuentra en bertsolaris y textos populares,
> aunque, hacia 1960, tbn. lo emplean autores como Etxaide (JJ 224 diferent),
> Txillardegi, Aresti (Tobera 277) y Villasante.). Aukera lexiko bat
> edukiko genuke horrela "desberdin" hitza "desigual" modura ulertzeko eta,
> horrela, gaur egun "desigual" edo "unequal" hitzak duen adiera
> espezializatua (eskubideekin lotutakoa) emateko.
>
> Beraz, "diferenteak, ez desberdinak".
>
>
> Koldo Biguri
>
>
> En lunes, 10 de diciembre de 2018 9:58:20 CET, Itzuliz Itzulpen Zerbitzua <
> itzuliz a bildua outlook.com> escribió:
>
>
> Egun on. Nola emango zenukete goiko hori?
>
> Mila esker, aurrez
>
> Joxemari
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181210/8a9ba5b9/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago