[itzul] Itzulpengintzaren itzulinguruak
oskar arana
oskar.arana a bildua gmail.com
Al, Abe 10, 14:27:57, CET 2018
Ez dakit dagoeneko baden halakorik, baina neure arterako pentsatzen egon
nintzen aurki euskara hutsezko liburuen denda irekitzeko moduan izango
garela, produkzioa ikusirik. Ez dakit hori soluzioa izango ote litzatekeen
euskarazko liburuak agerianago egon daitezen liburudendetan...
Hau idatzi du Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) (
ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es) erabiltzaileak (2018 abe. 10, al.
(09:20)):
> Atzo, Igela <http://www.igela.eus/language/eu/>ren salmahaiaren parean,
> elkarrizketa adierazgarri bat izan nuen emakume batekin.
>
> - Berrogeita hamar urte inguruko emakumea; euskaldun berria,
> urtetan euskara ikasten aritua.
>
> - Irakurlea: mahaian zeuden autore eta lan gehienak irakurriak
> zituen, gaztelaniaz edo frantsesez (esan zidanez, batzuetan gaztelaniazko
> itzulpena beharrean frantsesezkoa aukeratzen omen zuen, frantsesa
> praktikatzeko).
>
> - Harrituta zegoen ezagutzen zituen lan horiek guztiak
> euskaratuta ikustearekin. Bi galdera (erretoriko?) bota zituen:
>
> o Ni hainbeste urte euskara ikasten aritu, eta nola ez didate inoiz
> esan itzulpen hauek denak ere banituela eskura?
>
> o Liburu-dendara joaten naizenean, zergatik ez ditut liburu hauek
> ikusten?
>
> § Bide batez, itzulita zeuden liburuen zerrendarik-edo bazen galdetu
> zidan; euskarari ekarriak <https://ekarriak.armiarma.eus/> aipatu nion.
>
> Ander Irizar
>
>
>
> *De:* EGIA GOIENETXEA, Gotzon [mailto:gegia a bildua gipuzkoa.eus]
> *Enviado el:* sábado, 08 de diciembre de 2018 8:20
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* [itzul] Itzulpengintzaren itzulinguruak
>
>
>
> Gaurko Berria-n, itzulpengintzaren uzta Durangoko Azokan:
>
>
> https://www.berria.eus/paperekoa/1914/020/001/2018-12-08/itzulpengintzaren_itzulinguruak.htm
>
>
>
> --
>
> Gotzon Egia
>
> gegia a bildua gipuzkoa.eus
>
> 43° 19' 15'' N 58' 57.5'' W
>
--
*Oskar Arana Ibabe*
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181210/02dc514e/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago