[itzul] Itzulpengintzaren itzulinguruak

Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es
Al, Abe 10, 09:20:32, CET 2018


Atzo, Igela<http://www.igela.eus/language/eu/>ren salmahaiaren parean, elkarrizketa adierazgarri bat izan nuen emakume batekin.

-          Berrogeita hamar urte inguruko emakumea; euskaldun berria, urtetan euskara ikasten aritua.

-          Irakurlea: mahaian zeuden autore eta lan gehienak irakurriak zituen, gaztelaniaz edo frantsesez (esan zidanez, batzuetan gaztelaniazko itzulpena beharrean frantsesezkoa aukeratzen omen zuen, frantsesa praktikatzeko).

-          Harrituta zegoen ezagutzen zituen lan horiek guztiak euskaratuta ikustearekin. Bi galdera (erretoriko?) bota zituen:

o   Ni hainbeste urte euskara ikasten aritu, eta nola ez didate inoiz esan itzulpen hauek denak ere banituela eskura?

o   Liburu-dendara joaten naizenean, zergatik ez ditut liburu hauek ikusten?

§  Bide batez, itzulita zeuden liburuen zerrendarik-edo bazen galdetu zidan; euskarari ekarriak<https://ekarriak.armiarma.eus/> aipatu nion.
Ander Irizar

De: EGIA GOIENETXEA, Gotzon [mailto:gegia a bildua gipuzkoa.eus]
Enviado el: sábado, 08 de diciembre de 2018 8:20
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Itzulpengintzaren itzulinguruak

Gaurko Berria-n, itzulpengintzaren uzta Durangoko Azokan:
https://www.berria.eus/paperekoa/1914/020/001/2018-12-08/itzulpengintzaren_itzulinguruak.htm

--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus
43° 19' 15'' N 58' 57.5'' W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181210/58bb653f/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago