[itzul] Instrucción / Jarraibidea / Instrukzioa / Jarraibideak

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Or, Ots 16, 10:44:28, CET 2018


Niri primeran iruditzen zait. Instrukzio ere ez zait gaizki iruditzen,
baina.

Xabier

Agirre Garai, Jon<jon-agirre a bildua euskadi.eus> igorleak hau idatzi zuen
(2018(e)ko otsailaren 16(a) 10:40):

> Gure lege-arauetan hierarkia bat dago: legea Legebiltzarrak, dekretua
> Gobernu Kontseiluak, agindua sailburuak, ebazpena zuzendariak. Horren
> hurrengo, gurean badago beste bat, legea, dekretua eta agindua ez bezala,
> eta ebazpena bezala, aldizkari ofizialean argitaratzen ez dena, eta
> zuzendariak izenpetzen duena; formalki funtzionarioei zuzenduta dago, eta
> sektore edo arlo bati eragiten dioten prozedurak edo gauzak nola egin behar
> diren edo zein irizpiderekin egin behar diren zehazten edo agintzen du.
> Gero, askotan, horrek berak kanpora begira zirkular forma hartzen du.
>
>
>
> Gaztelaniaz *instrucción* esaten zaio, eta euskaraz ikusita daukat
> *instrukzioa*, baina *instrukzioa* soldadutzakoa eta auzitegikoa da:
>
> *instrukzio* *1* iz. *Mil.* Beren zereginetan trebatzeko, armadako kideek
> jasotzen duten prestakuntza. *XIX. mendean instrukzioa Frantziako
> akademia militarretan egin zuten zuberotar gazteak*.
>
> *2* iz. *Zuz.* Auzi batean zerikusirik izan dezaketen eta epaiketa egin
> eta epaia eman ahal izateko behar diren elementuak biltzeko prozesua. Ik.
> *zuzemen*. *Salaketa horien harira irekitako instrukzioan. Instrukzioan
> parte hartu duten guardia zibilak. Garzonek zuzenduriko instrukzioa.
> Instrukzio epailearen aurrean inolako lekukorik gabe agertu zen*.
>
>
>
> Eta *jarraibide* izan liteke bestea, baina pluralean du esanahi honi
> hurbiltzen zaiona:
>
> *jarraibide* *1* iz. Jarraitzekoa edo imitatzekoa izan daitekeela uste
> den egite edo jokaera. *Jarraibidea eman dizuet, nik zuei egin dizuedana
> zuek ere egin dezazuen. Kontu horretan Tolosa ipiniko dizuet ikasbide eta
> jarraibidetzat. Horra guretzat jarraibidea*. || *Jarraibide txarra,
> gaiztoa*.
>
> *2* iz. Eredua. Ik. *etsenplu*. *Erdara jarraibide gisa hartu*.
>
> *3* iz. pl. Zerbait lortzeko edo gauzatzeko jarraitu beharreko bide edo
> arau orokorrak. *Apezpikuak jarraibide moralak ematen ditu; gero,
> katoliko bakoitza libre da nahi duena erabakitzeko. Immigrazio politikari
> dagokionez, kezkaz ikusten ditu elkarteak Europaren jarraibideak*.
>
>
>
>
>
> Baliteke lehen esanahitik ere erabilgarria izatea. Jarraibideak
> (imitatzekoa den jokaerak) jarraibideak (jarraitu beharreko arauak) dauzka
> barruan, eta, hortik, erabaki edo barne agindu horri *jarraibidea*
> deitzea (singularrean) ondo deritzozue?
>
>
>
> Jon
> <http://www.euskadi.net>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180216/a6c74a59/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago