[itzul] Suelo, subsuelo y vuelo de las vías públicas

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Or, Ots 16, 12:51:46, CET 2018


Oso kontzeptu konplexuak dira, eta garrantzi handikoak
hirigintza-zuzenbidean. Terminologia Batzordeak lehenengo aldiz aztertu
zuenean, ikusi zuen azterketa xehea eta berariazkoa behar zuela. Mertxe
Olaizolak hartu zuen bere gain kontzeptu horientzako terminoen egokitasuna
aztertzea eta, duela hiru aste, Terminologia Batzordeak berraztertu zuen
gaia, Mertxe Olaizolaren proposamenetan oinarrituta. Oraindik ez dago
bilera horren akta ofizialik, baina, oker ez banago, hau izan zen ondorioa:

eu *lurgain*

es *vuelo*

fr *surfonds*; *surélévation*; *sur-sol*



DEFINIZIOA: Lurzoruaren gaineko aire-espazioa, jabeak,
hirigintza-plangintzaren arabera, hirigintzako aprobetxamendurako erabil
dezakeena. Jabearen ahalmenak, aire-espazio horretan,
hirigintza-antolamenduko tresnek zehazten duten punturaino iristen dira,
aplikatu beharreko legeak eta jabari publikoa babesteko dauden mugapen eta
zortasunak errespetatuta.

eu *lurgain-eskubide *(4)

es *derecho de vuelo*


DEFINIZIOA: Eskubide erreala, titularrari erabat edo partzialki beste
norbaitena den ondasun higiezinean bolumen zehatz bat eraikitzeko ahalmena
ematen diona. Ondasun higiezin hori orubea edo eraikina izan daiteke, eta
haren gainean nahiz azpian egin dezake eraikuntza eskubidearen titularrak,
baita, eraikina bada, harekiko perpendikularki ere. Eraikuntza edozein
motatakoa izan daiteke, baina denboran irautekoa izan behar du eta ez aldi
baterako egindakoa. Eraikuntza hori, gainera, jabetzan eskuratzen du
eskubidedunak, eta jabetza horizontaleko araubidean sartzen da.



eu* lurpe* (4); *lur-azpi* (4)

*es* *subsuelo*

fr *tréfonds*; *sous-sol*



DEFINIZIOA: Lurrazalaren azpian dagoen espazioa, lurzoruaren gaineko
erabilera egiteko behar den lur-geruzatik beherakoa, jabeak,
hirigintza-plangintzaren arabera, hirigintzako aprobetxamendurako erabil
dezakeena. Jabearen ahalmenak, lur-espazio horretan,
hirigintza-antolamenduko tresnek zehazten duten punturaino iristen dira,
aplikatu beharreko legeak eta jabari publikoa babesteko dauden mugapen eta
zortasunak errespetatuta.




Elhuyarreko helbide elektronikoak @elhuyar.eus dira orain.

*Alfontso Mujika Etxeberria*
<https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>


a.mujika a bildua elhuyar.eus

tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
[image:
https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>

Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

2018-02-16 12:04 GMT+01:00 Patricia Jorge Kuartango <kuartango a bildua gmail.com>:

> Kaixo guztioi, aspaldiko partez:
>
> «Utilización privativa o aprovechamiento especial del suelo, subsuelo o
> vuelo de las vías públicas» da pasartea, eta ez dugu asmatzen «vuelo»
> horrekin.
>
> Laguntzerik bai?
>
> Eskerrik asko!
>
> Patricia
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180216/5b805ecf/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago