[itzul] Suelo, subsuelo y vuelo de las vías públicas

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Or, Ots 16, 12:59:28, CET 2018


"Lurgain" horrek txukun-itxura du, egia esan.
Dena den, Alfontso, pixka bat harritzen nau "lurgain" hitz batean baina
"lur-azpi" marratxoz ikusteak.

Xabier Aristegieta

Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.eus> igorleak hau idatzi zuen
(2018(e)ko otsailaren 16(a) 12:51):

> Oso kontzeptu konplexuak dira, eta garrantzi handikoak
> hirigintza-zuzenbidean. Terminologia Batzordeak lehenengo aldiz aztertu
> zuenean, ikusi zuen azterketa xehea eta berariazkoa behar zuela. Mertxe
> Olaizolak hartu zuen bere gain kontzeptu horientzako terminoen egokitasuna
> aztertzea eta, duela hiru aste, Terminologia Batzordeak berraztertu zuen
> gaia, Mertxe Olaizolaren proposamenetan oinarrituta. Oraindik ez dago
> bilera horren akta ofizialik, baina, oker ez banago, hau izan zen ondorioa:
>
> eu *lurgain*
>
> es *vuelo*
>
> fr *surfonds*; *surélévation*; *sur-sol*
>
>
>
> DEFINIZIOA: Lurzoruaren gaineko aire-espazioa, jabeak,
> hirigintza-plangintzaren arabera, hirigintzako aprobetxamendurako erabil
> dezakeena. Jabearen ahalmenak, aire-espazio horretan,
> hirigintza-antolamenduko tresnek zehazten duten punturaino iristen dira,
> aplikatu beharreko legeak eta jabari publikoa babesteko dauden mugapen eta
> zortasunak errespetatuta.
>
> eu *lurgain-eskubide *(4)
>
> es *derecho de vuelo*
>
>
> DEFINIZIOA: Eskubide erreala, titularrari erabat edo partzialki beste
> norbaitena den ondasun higiezinean bolumen zehatz bat eraikitzeko ahalmena
> ematen diona. Ondasun higiezin hori orubea edo eraikina izan daiteke, eta
> haren gainean nahiz azpian egin dezake eraikuntza eskubidearen titularrak,
> baita, eraikina bada, harekiko perpendikularki ere. Eraikuntza edozein
> motatakoa izan daiteke, baina denboran irautekoa izan behar du eta ez aldi
> baterako egindakoa. Eraikuntza hori, gainera, jabetzan eskuratzen du
> eskubidedunak, eta jabetza horizontaleko araubidean sartzen da.
>
>
>
> eu* lurpe* (4); *lur-azpi* (4)
>
> *es* *subsuelo*
>
> fr *tréfonds*; *sous-sol*
>
>
>
> DEFINIZIOA: Lurrazalaren azpian dagoen espazioa, lurzoruaren gaineko
> erabilera egiteko behar den lur-geruzatik beherakoa, jabeak,
> hirigintza-plangintzaren arabera, hirigintzako aprobetxamendurako erabil
> dezakeena. Jabearen ahalmenak, lur-espazio horretan,
> hirigintza-antolamenduko tresnek zehazten duten punturaino iristen dira,
> aplikatu beharreko legeak eta jabari publikoa babesteko dauden mugapen eta
> zortasunak errespetatuta.
>
>
>
>
> Elhuyarreko helbide elektronikoak @elhuyar.eus dira orain.
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
> https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
> https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
>
> a.mujika a bildua elhuyar.eus
>
> tel.: 943363040 | luzp.: 216
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
> [image:
> https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>
> 2018-02-16 12:04 GMT+01:00 Patricia Jorge Kuartango <kuartango a bildua gmail.com>:
>
>> Kaixo guztioi, aspaldiko partez:
>>
>> «Utilización privativa o aprovechamiento especial del suelo, subsuelo o
>> vuelo de las vías públicas» da pasartea, eta ez dugu asmatzen «vuelo»
>> horrekin.
>>
>> Laguntzerik bai?
>>
>> Eskerrik asko!
>>
>> Patricia
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180216/29062ca8/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago