[itzul] Puyo del Castillón

Agirre Garai, Jon jon-agirre a bildua euskadi.eus
Or, Ots 16, 13:58:04, CET 2018


Zangoza Nafarroan egonda, bada beste herri bat Nafarroan, Pueyo, euskaraz Puiu, Zangozako toponimoaren familia berekoa.

Jon


From: Ales Bengoetxea [mailto:Ales_Bengoetxea a bildua donostia.eus]
Sent: ostirala, 2018.eko otsailak 16 13:23
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Puyo del Castillón


Donostian ere Puyo/Puio izeneko leku-izen bat dugu, Euskaltzaindiak "Puiu" forman arautu duena. Beste bat ere izan zen garai batean, Fermín Calbetón kalearen bukaeran. Horregatik kale horren izen zaharra gaztelaniaz Puyuelo zen eta euskaraz, berriz, "Puiu kalea".

Gaskoinerazko "pujòu" hitzetik dator. Beharbada Zangotzarako ere balio izango du; ez dakit.

Ongi izan.

https://gasconha.com/spip.php?loc7407
[Euskara Zerbitzua - Euskararen Hiria]


Ales Bengoetxea Telletxea
Euskara Zerbitzua - Hizkuntza normalizatzailea
Tel: 943 483759
www.donostiaeuskaraz.eus<http://www.donostiaeuskaraz.eus/>


[Inactivo - Ocultar detalles para Gotzon Egia ---16/02/2018 12:19:01---> Kaixo. Zangozan dago, eta hori berreskuratzeko proiektu]Gotzon Egia ---16/02/2018 12:19:01---> Kaixo. Zangozan dago, eta hori berreskuratzeko proiektu bat aurkeztu  > dute. Interneten bila ibil

Nork: Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.eus<mailto:gegia a bildua gipuzkoa.eus>>
Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>, Itzuliz Itzulpen Zerbitzua <itzuliz a bildua outlook.com<mailto:itzuliz a bildua outlook.com>>
Data: 16/02/2018 12:19
Gaia: Re: [itzul] Puyo del Castillón
________________________________



Kaixo. Zangozan dago, eta hori berreskuratzeko proiektu bat aurkeztu dute. Interneten bila ibili naiz, baina erreferentzia baino ez dut topatu (izena bera, ez besterik).

Nola emango zenukete hori?

Wikipedian, Zangozaren sarrerran, gaztelaniaz aipatzen dute gain horren jatorrizko izena «Arangoiz» dela, ziurrenik Arangoitz:

«Castellón o Casteillón; el antiguo castillo se encontraba situado en una colina, el Puy de Arangoiz...»

Zoritxarrez, euskarazkoan ez dute halakorik jaso.

Dena dela, ez nuke zalantza egingo hala denik. Besteak beste, hiru.eus webgunean, «Zangozako gaztelua<http://www.hiru.eus/es/historia/gazteluak/gaztelu-guztiak/-/journal_content/56/21564/ZANGOZAKO-GAZTELUA>» atalean: «Kastellongo gaztelua izena ere ematen zaio. Zangoza herriaren gainean zegoen gaztelua, baina Aragoi ibaiaren beste aldean, eskuinaldean, Arangoitz izeneko mendi multzoan».

Ginera, Zangozako AEKren euskaltegia Arangoitz deitzen da.

Ohargarria da, baita ere, gaztelaniazko izen generikoa -dirudienez, toponimo izatera iritsi dena- zalantzakoa izan dela, hiru aldagai hauen artean: castellón, castillón, casteillón.

--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus<mailto:gegia a bildua gipuzkoa.eus>
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W

[https://posta.elkarlan.euskadi.eus/disclaimer/marca_outlook_generico.jpg]<http://www.euskadi.net>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180216/a3e2b653/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 3971 bytes
Azalpena: image001.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180216/a3e2b653/attachment-0001.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 105 bytes
Azalpena: image002.gif
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180216/a3e2b653/attachment-0001.gif>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago