[itzul] Suelo, subsuelo y vuelo de las vías públicas

Patricia Jorge Kuartango kuartango a bildua gmail.com
Or, Ots 16, 14:51:53, CET 2018


Eskerrik asko guztioi!

Azkenean, presaka zebiltzala eta, ezin izan dut zuen erantzun mamitsuen
zain egon. «Bide publikoetako lurzorua, lurpea eta horien gaineko espazioa»
joan da testuan, formula hobe baten faltan.

Onespena heldu bitartean, «lurgain» egokia iruditzen zait (bide batez,
Euskaltermek subsuelo=lurpe, eta bide horretatik jo dut nik ere).

Ondo-ondo izan!

Patricia



El 16/2/2018 13:16, "Alfontso Mujika Etxeberria" <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
escribió:

- Euskaltermen orain ageri den "derecho de vuelo = buelo-eskubide" hori
Terminologia Batzordera iritsi zenean erabaki zen berariaz aztertzea
(horregatik, Euskaltermen ponderazio-markarekin ageri da, baina ez
zeinuarekin,
oraindik Terminologia Batzordeak aztertu eta erabaki gabe dagoelako).

Egia da ez dela simetrikoa, idazkerari dagokionez, "lurgain" izatea batetik
eta "lur-azpi" bestetik. Pentsatzen dut hau izango dela arrazoia: "lurgain"
sarrera da *Euskaltzaindiaren Hiztegi*an, eta "lurrazpi" ez. Tradizioduna
ez denez, ohiko hitz-elkarteen idazkera dagokio: "lur-azpi" ("lur azpi" ere
bai, marratxo hori aukeran uzten baitu Euskaltzaindiak era horretako
hitz-elkarteetan). Halakoetan, zuhur (zuhurregi?) jokatu ohi da
Terminologia Batzordean; hau da, ez da ausartu "lurrazpi" proposatzen.

Elhuyarreko helbide elektronikoak @elhuyar.eus dira orain.

*Alfontso Mujika Etxeberria*
<https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>


a.mujika a bildua elhuyar.eus

tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
[image:
https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>

Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

2018-02-16 12:59 GMT+01:00 Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>:

> "Lurgain" horrek txukun-itxura du, egia esan.
> Dena den, Alfontso, pixka bat harritzen nau "lurgain" hitz batean baina
> "lur-azpi" marratxoz ikusteak.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.eus> igorleak hau idatzi zuen
> (2018(e)ko otsailaren 16(a) 12:51):
>
> Oso kontzeptu konplexuak dira, eta garrantzi handikoak
>> hirigintza-zuzenbidean. Terminologia Batzordeak lehenengo aldiz aztertu
>> zuenean, ikusi zuen azterketa xehea eta berariazkoa behar zuela. Mertxe
>> Olaizolak hartu zuen bere gain kontzeptu horientzako terminoen egokitasuna
>> aztertzea eta, duela hiru aste, Terminologia Batzordeak berraztertu zuen
>> gaia, Mertxe Olaizolaren proposamenetan oinarrituta. Oraindik ez dago
>> bilera horren akta ofizialik, baina, oker ez banago, hau izan zen ondorioa:
>>
>> eu *lurgain*
>>
>> es *vuelo*
>>
>> fr *surfonds*; *surélévation*; *sur-sol*
>>
>>
>>
>> DEFINIZIOA: Lurzoruaren gaineko aire-espazioa, jabeak,
>> hirigintza-plangintzaren arabera, hirigintzako aprobetxamendurako erabil
>> dezakeena. Jabearen ahalmenak, aire-espazio horretan,
>> hirigintza-antolamenduko tresnek zehazten duten punturaino iristen dira,
>> aplikatu beharreko legeak eta jabari publikoa babesteko dauden mugapen eta
>> zortasunak errespetatuta.
>>
>> eu *lurgain-eskubide *(4)
>>
>> es *derecho de vuelo*
>>
>>
>> DEFINIZIOA: Eskubide erreala, titularrari erabat edo partzialki beste
>> norbaitena den ondasun higiezinean bolumen zehatz bat eraikitzeko ahalmena
>> ematen diona. Ondasun higiezin hori orubea edo eraikina izan daiteke, eta
>> haren gainean nahiz azpian egin dezake eraikuntza eskubidearen titularrak,
>> baita, eraikina bada, harekiko perpendikularki ere. Eraikuntza edozein
>> motatakoa izan daiteke, baina denboran irautekoa izan behar du eta ez aldi
>> baterako egindakoa. Eraikuntza hori, gainera, jabetzan eskuratzen du
>> eskubidedunak, eta jabetza horizontaleko araubidean sartzen da.
>>
>>
>>
>> eu* lurpe* (4); *lur-azpi* (4)
>>
>> *es* *subsuelo*
>>
>> fr *tréfonds*; *sous-sol*
>>
>>
>>
>> DEFINIZIOA: Lurrazalaren azpian dagoen espazioa, lurzoruaren gaineko
>> erabilera egiteko behar den lur-geruzatik beherakoa, jabeak,
>> hirigintza-plangintzaren arabera, hirigintzako aprobetxamendurako erabil
>> dezakeena. Jabearen ahalmenak, lur-espazio horretan,
>> hirigintza-antolamenduko tresnek zehazten duten punturaino iristen dira,
>> aplikatu beharreko legeak eta jabari publikoa babesteko dauden mugapen eta
>> zortasunak errespetatuta.
>>
>>
>>
>>
>> Elhuyarreko helbide elektronikoak @elhuyar.eus dira orain.
>>
>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>> <https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
>> https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
>> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
>> https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
>> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>
>>
>> a.mujika a bildua elhuyar.eus
>>
>> tel.: 943363040 | luzp.: 216
>> Zelai Haundi, 3
>> Osinalde industrialdea
>> 20170 Usurbil
>>
>> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>> [image:
>> https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>>
>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>
>> 2018-02-16 12:04 GMT+01:00 Patricia Jorge Kuartango <kuartango a bildua gmail.com>
>> :
>>
>>> Kaixo guztioi, aspaldiko partez:
>>>
>>> «Utilización privativa o aprovechamiento especial del suelo, subsuelo o
>>> vuelo de las vías públicas» da pasartea, eta ez dugu asmatzen «vuelo»
>>> horrekin.
>>>
>>> Laguntzerik bai?
>>>
>>> Eskerrik asko!
>>>
>>> Patricia
>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180216/3ec70437/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago