[itzul] Unos cientos de metros
Patricia Jorge Kuartango
kuartango a bildua gmail.com
As, Ots 20, 09:52:50, CET 2018
Egun on, berriro ere:
Goiko horrekin gabiltza jolasean, ea zelan itzuli.
«Ehunka metro batzuk» literalak belarrian min ematen digu (ohituta falta,
akaso), eta, gramatikari dagokionez ere, ez dakigu ea zuzena ote den.
Bestalde, «ehunka metro» ez da, gure ustez, jatorrizkoaren parekoa, eta
baztertu egin dugu.
Googleri galdetuta, 265 aldiz erabili dute «ehunka metro batzuk» formula
(tartean, Ikasbilek, Berriak, Elhuyarrek, zientzia.eus-ek eta Argiak,
besteak beste), baina tira, ez da oso kopuru esanguratsua ere...
Zelan ikusten duzue? Zuzena da «ehunka metro batzuk»? Eta egokia?
Ondo izan!
Patricia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180220/485224e5/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago