[itzul] Aditzaren atzerakarga, buruko min hori

Musde H musdeh a bildua gmail.com
Ast, Ots 22, 20:28:48, CET 2018


Nik ere primeran ulertzen dut Berriakoa, eta ez zait axola Altubek zer uste
izan zuen. Orain antialtuberismoa dugu modan. "Ari dira saiatzen"
berrikeriatzat dut, izugarri zabaldu dena, baina erlatibozko esaldietan
ezin erabili dena. Euskadi irratian, moda horren kontura, anbiguitatean
darorzte (!) sarri: "Ertzainak bidea txandaka ari dira ematen" (istripu
baten kariaz bide-errail bat hertsia delarik) Ez baitakigu txandaka dena
bidea ala ertzainak diren...

Mikel

Iñaki Arrieta - BiTEZ<itzul a bildua bitez.com> igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko
otsailaren 22(a) 12:46):

> Nik uste, atzerakarga ez da harri bakarra bide horretan.
>
> Mendeko perpausaren subjuntiboa (ezkutuko sasierlatiboa, esango nuke) eta
> nagusiko "saiatu" aditza nahitaezko hautuak al dira?
> Informazioa hierarkizatu al daiteke garrantziaren arabera, beste kontu
> batzuen kaltean izanda ere?
> Lizentzia txiki horiek hartuta...
>
> "Ahaleginean ari dira, indarrak nahi ez dugun autogobernuan xahutu
> ditzagun".
>
> Gauza baldin bada esaldian dauden hitzak eta ez beste batzuk erabilita eta
> lotura mota horri bere horretan eutsita lortzea esaldi horren hobekuntza
> komunikatibo bat, ez hartu aintzat esandakoa.
>
> Iñaki, Bitezekoa
>
> El 22/02/2018 a las 9:35, sayago.ja a bildua aju.ej-gv.es escribió:
>
> Ni ere martzianoa izango naiz, baina irudipena neukan ulertzen nuela
> Berriaren idazpurua, hainbat buelta ematen ibili gabe. Dena dela,
> zehaztasun hauetatik guztietatik zerbait onuragarririk ateratzen bada…
>
>
>
> *De:* Agirre Garai, Jon [mailto:jon-agirre a bildua euskadi.eus
> <jon-agirre a bildua euskadi.eus>]
> *Enviado el:* jueves, 22 de febrero de 2018 9:32
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* Re: [itzul] Aditzaren atzerakarga, buruko min hori
>
>
>
> Nik aldatuko niokeen bakarra azken zatia da:
>
>
>
> *Nahi ez dugun autogobernu batean indarrak xahutu ditzagun ari dira
> saiatzen.*
>
>
>
> Zure lehen proposamena iluna da eta zalantza izango nuke nola ulertu,
> honela adibidez:
>
>
>
> *Guk nahi ez dugun autogobernu batean eurak saiatzen ari direla guk
> indarrak xahutu ditzagun.*
>
>
>
> Bigarren proposamena, ostera, ondo ulertuko nizuke.
>
>
>
> Jon
>
>
>
>
>
> *From:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com
> <allurritza a bildua gmail.com>]
> *Sent:* asteazkena, 2018.eko otsailak 21 16:11
> *To:* ItzuL
> *Subject:* [itzul] Aditzaren atzerakarga, buruko min hori
>
>
>
> Atzoko BERRIAren azalean, letra potoloetan, CUPeko Mireia Boya-ren
> adierazpen batzuk honela euskaratuta agertzen dira:
>
>
>
> "Nahi ez dugun autogobernu batean indarrak xahutu ditzagun saiatzen ari
> dira"
>
>
>
> Bi galdera bururatzen zaizkit:
>
>
>
> 1.-Txarretik zer ote zukeen, horrela itzuli balute?:
>
>
>
> "Saiatzen ari dira nahi ez dugun autogobernu batean indarrak xahutu
> ditzagun".
>
>
>
> Eta hori, beste hau ez proposatzeagatik:
>
>
>
> "Saiatzen ari dira indarrak xahutu ditzagun nahi ez dugun autogobernu
> batean"
>
>
>
> 2.- Aurreko biak ez al dira askoz ere ulergarriagoak eta, horrexegatik,
> erabiliagoak, BERRIAko esaldia baino?
>
>
>
> Eta hirugarren galdera bat:
>
>
>
> 3.- Inork esaten al zuen Altuberen eragina gaindituta daukagula?
>
>
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
>
>
>
>
>
>
> [image: Imagen quitada por el remitente.] <http://www.euskadi.net>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180222/d9223d7a/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ~WRD000.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 823 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180222/d9223d7a/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago