[itzul] Aditzaren atzerakarga, buruko min hori

Agirre Garai, Jon jon-agirre a bildua euskadi.eus
Or, Ots 23, 14:04:28, CET 2018


Mendebaldean oso argi daukagu galdegaiaren kontua. Gurean “Argi egin du berba” (ez ilun), “Goizez egiten dut lan” (ez arratsaldez), “Zutik egin du promes” (ez jarrita) bezalako esaldiak sortzen ditugu galdegaia ‘argi’, ‘goizez’ eta ‘zutik’ badira. Beste esaldi hauetan, ostera, ‘argi’, ‘goizez’ eta ‘zutik’ mintzagai dira eta ‘berba’, ‘lan’ eta ‘promes’ galdegai: “Argi berba egin du (ez entzun, gor samarra da eta)”, “Goizez lan egiten du (ez atseden hartu edo egonean egon)” eta “Zutik promes egin du (ez zin)”.

Beraz, “…xahutu ditzagun ari dira saiatzen” esango genuke, berrikeria barik, galdegaia “…xahutu ditzagun” delakoan. Baina horretan “saiatzen” dabiltzala (ari direla) esan nahi badugu, eta ez, adibidez, horretan “borrokatzen”, orduan bai, “saiatzen ari dira” esango genuke eta ez “ari dira saiatzen”; baina orduan, hortik hasi eta “Saiatzen ari dira (ez borrokatzen, baizik soilik saiatzen) …xahutu ditzagun” izango litzateke gure joskera.

Hori, ni neu guztiz oker ez banago, behintzat.

Jon


From: Musde H [mailto:musdeh a bildua gmail.com]
Sent: osteguna, 2018.eko otsailak 22 20:29
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Aditzaren atzerakarga, buruko min hori

Nik ere primeran ulertzen dut Berriakoa, eta ez zait axola Altubek zer uste izan zuen. Orain antialtuberismoa dugu modan. "Ari dira saiatzen" berrikeriatzat dut, izugarri zabaldu dena, baina erlatibozko esaldietan ezin erabili dena. Euskadi irratian, moda horren kontura, anbiguitatean darorzte (!) sarri: "Ertzainak bidea txandaka ari dira ematen" (istripu baten kariaz bide-errail bat hertsia delarik) Ez baitakigu txandaka dena bidea ala ertzainak diren...
Mikel

Iñaki Arrieta - BiTEZ<itzul a bildua bitez.com<mailto:itzul a bildua bitez.com>> igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko otsailaren 22(a) 12:46):

Nik uste, atzerakarga ez da harri bakarra bide horretan.

Mendeko perpausaren subjuntiboa (ezkutuko sasierlatiboa, esango nuke) eta nagusiko "saiatu" aditza nahitaezko hautuak al dira?
Informazioa hierarkizatu al daiteke garrantziaren arabera, beste kontu batzuen kaltean izanda ere?
Lizentzia txiki horiek hartuta...

"Ahaleginean ari dira, indarrak nahi ez dugun autogobernuan xahutu ditzagun".

Gauza baldin bada esaldian dauden hitzak eta ez beste batzuk erabilita eta lotura mota horri bere horretan eutsita lortzea esaldi horren hobekuntza komunikatibo bat, ez hartu aintzat esandakoa.

Iñaki, Bitezekoa

El 22/02/2018 a las 9:35, sayago.ja a bildua aju.ej-gv.es<mailto:sayago.ja a bildua aju.ej-gv.es> escribió:
Ni ere martzianoa izango naiz, baina irudipena neukan ulertzen nuela Berriaren idazpurua, hainbat buelta ematen ibili gabe. Dena dela, zehaztasun hauetatik guztietatik zerbait onuragarririk ateratzen bada…

De: Agirre Garai, Jon [mailto:jon-agirre a bildua euskadi.eus]
Enviado el: jueves, 22 de febrero de 2018 9:32
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Aditzaren atzerakarga, buruko min hori

Nik aldatuko niokeen bakarra azken zatia da:

Nahi ez dugun autogobernu batean indarrak xahutu ditzagun ari dira saiatzen.

Zure lehen proposamena iluna da eta zalantza izango nuke nola ulertu, honela adibidez:

Guk nahi ez dugun autogobernu batean eurak saiatzen ari direla guk indarrak xahutu ditzagun.

Bigarren proposamena, ostera, ondo ulertuko nizuke.

Jon


From: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Sent: asteazkena, 2018.eko otsailak 21 16:11
To: ItzuL
Subject: [itzul] Aditzaren atzerakarga, buruko min hori

Atzoko BERRIAren azalean, letra potoloetan, CUPeko Mireia Boya-ren adierazpen batzuk honela euskaratuta agertzen dira:

"Nahi ez dugun autogobernu batean indarrak xahutu ditzagun saiatzen ari dira"

Bi galdera bururatzen zaizkit:

1.-Txarretik zer ote zukeen, horrela itzuli balute?:

"Saiatzen ari dira nahi ez dugun autogobernu batean indarrak xahutu ditzagun".

Eta hori, beste hau ez proposatzeagatik:

"Saiatzen ari dira indarrak xahutu ditzagun nahi ez dugun autogobernu batean"

2.- Aurreko biak ez al dira askoz ere ulergarriagoak eta, horrexegatik, erabiliagoak, BERRIAko esaldia baino?

Eta hirugarren galdera bat:

3.- Inork esaten al zuen Altuberen eragina gaindituta daukagula?


Xabier Aristegieta




[Imagen quitada por el remitente.]<http://www.euskadi.net>


[https://posta.elkarlan.euskadi.eus/disclaimer/marca_outlook_generico.jpg]<http://www.euskadi.net>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180223/1b56eeda/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 823 bytes
Azalpena: image001.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180223/1b56eeda/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago