[itzul] moneda de medio cuartillo

Agirre Garai, Jon jon-agirre a bildua euskadi.eus
Or, Ots 23, 10:48:46, CET 2018


Kuartillo erdiko txanpona.

Dirudienez, kuartoa eta kuartilloa ez dira gauza bera txanpon kontuan, hots,  cuarto (de vellón) eta cuartillo (de real).

1 kuarto = 4 marabedi = 0,5 zortzimaraiko = ⅔ semaiko
1 semaiko = 6 marabedi
1 zortzimaraiko = 8 marabedi
1 kuartillo = 8,5 marabedi = erreal laurdena

1 erreal = 4 kuartillo = 4,25 zortzimaraiko = 5 ⅔ semaiko = 8,5 kuarto = 34 marabedi

Bestalde, ez dakit nik baina, zortzimaraikoa (zortzi marabediko txanpon zaharra), balioaren aldetik, kuartilloaren oso antzekoa da:

1 zortzimaraiko = 1 ⅓ semaiko = 2 kuarto = 8 marabedi
1 kuartillo = 8,5 marabedi

Hortaz, zein da aurkitu duten txanpona?

Jon

-----Jatorrizko mezua-----
From: Itziar [mailto:aztiri a bildua futurnet.es]
Sent: osteguna, 2018.eko otsailak 22 16:50
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: [itzul] moneda de medio cuartillo

Arratsalde on. Hilobi batean aurkitutako 1461eko txanpona da. Nola itzuliko zenukete?

Mila esker,
Itziar


[https://posta.elkarlan.euskadi.eus/disclaimer/marca_outlook_generico.jpg]<http://www.euskadi.net>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago