[itzul] "contra stock" eta "contra pedido"
EIZAGIRRE ARIN Aitziber
aeizagirre a bildua bngipuzkoa.eus
Al, Ots 26, 10:15:33, CET 2018
Egun on,
Nola esan euskaraz "contra stock" eta "contra pedido"?
Bi etiketa horiek jarri behar ditut euskaraz.
Esanahia/kontestua:
Produktu edo fabrikazio mota ezberdinak dira nolabait.
"Contra pedido": produktuak eskaeraren arabera kudeatzen dira, bezeroak eskatu ahala fabrikatzen dira, eta ez badago eskaerarik ez dira fabrikatzen.
"Contra stock": eskaerarik egon gabe ere produktuek stock minimo bat izaten dute, eta hortik behera geratzen direnean gehiago fabrikatzen dira.
"Eskaeraren araberakoa" eta "Stockaren araberakoa" adibidez?
Ingelesez topatu ditut Interneten:
"make-to-stock" eta "make-to-order" edo "sales-order-related".
Aitziber Eizagirre
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180226/6485b4e9/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago