[itzul] "contra stock" eta "contra pedido"

Agirre Garai, Jon jon-agirre a bildua euskadi.eus
Al, Ots 26, 13:06:37, CET 2018


Eskatu ahala edo eskaeraren arabera (fabrikatzea), eta bilkinaren arabera (fabrikatzea).

From: EIZAGIRRE ARIN Aitziber [mailto:aeizagirre a bildua bngipuzkoa.eus]
Sent: astelehena, 2018.eko otsailak 26 10:16
To: 'ItzuL'
Subject: [itzul] "contra stock" eta "contra pedido"

Egun on,
Nola esan euskaraz "contra stock" eta "contra pedido"?
Bi etiketa horiek jarri behar ditut euskaraz.
Esanahia/kontestua:
Produktu edo fabrikazio mota ezberdinak dira nolabait.
"Contra pedido": produktuak eskaeraren arabera kudeatzen dira, bezeroak eskatu ahala fabrikatzen dira, eta ez badago eskaerarik ez dira fabrikatzen.
"Contra stock":  eskaerarik egon gabe ere produktuek stock minimo bat izaten dute, eta hortik behera geratzen direnean gehiago fabrikatzen dira.
"Eskaeraren araberakoa" eta "Stockaren araberakoa"  adibidez?
Ingelesez topatu ditut Interneten:
"make-to-stock" eta  "make-to-order" edo "sales-order-related".

Aitziber Eizagirre


[https://posta.elkarlan.euskadi.eus/disclaimer/marca_outlook_generico.jpg]<http://www.euskadi.net>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180226/0ec84b7b/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago