[itzul] Aldaketak Euskalbarren
Mario Unamuno
mariou88 a bildua hotmail.com
As, Urt 9, 21:32:36, CET 2018
Kaixo lagunok....
Niri ere enbarazu egiten baitit Firefoxen aldaketek nahitaez eragin duten Euskalbarren konfigurazio berria.
Galdera agian inozoegi batekin natorkizue (informatikan ia-ia guztiz ezjakina naizen aldetik), ikusita etxeko ordenagailu partikularrean arazo hori gertatu zaidala (Euskalbar botoi bihurtzea), baina lanekoan ez. Nire buruari galdetzen diot zergatik lanekoan ez den halakorik gertatu. Ez da ba izango arazoa Firefoxen bertsioa?
Hauxe da lantokiko ordenagailuaren bertsioa: Firefox 51.0.1 (32 bit).
Eta hauxe etxeko ordenagailuarena: Firefox Quantum 57.0.4 (64-bit).
Ez ote litzaidake, akaso, arazoa konponduko Firefoxen bertsio zaharragoa instalatuko banu?
Edo galdera, akaso, Nazioarteko Inozotasun Saria irabezteko modukoa da?
Estimatuko ditut iritzi, laguntza eta iradokizunak.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180109/6a41a335/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago