[itzul] Aldaketak Euskalbarren

Miren Agurtzane Mallona Legarreta agurtzane.mallona a bildua deusto.es
Ost, Urt 10, 07:33:40, CET 2018


Egun on, Mario!

Seguru asko, Firefoxen bertsio zaharragoa duzu lanean eta, aukeren artean,
ez berritzeko agindua edukiko du. Horregatik mantendu zaizu aldaketarik
gabe. Zure arazo bera dut etxean nik. Saiatu gara bertsio zaharragoa
instalatzen, baina ez da Euskalbarren aldaketarik egiten. Beraz,
harrapatuta gaude. Ez du irtenbiderik, nire esperientziaren arabera. Baten
batek bestelako emaitzarik izan badu, esan diezagula zelan lortu duen.

Besarkada bero bat eta urte berri on zerrendakide guztioi!

Agurtzane

Mario Unamuno<mariou88 a bildua hotmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko
urtarrilaren 9(a) 21:32):

>
>    Kaixo lagunok....
>
>
>      Niri ere enbarazu egiten baitit Firefoxen aldaketek nahitaez eragin
> duten Euskalbarren konfigurazio berria.
>
>     Galdera agian inozoegi batekin natorkizue (informatikan ia-ia guztiz
> ezjakina naizen aldetik), ikusita etxeko ordenagailu partikularrean arazo
> hori gertatu zaidala (Euskalbar botoi bihurtzea), baina lanekoan ez. Nire
> buruari galdetzen diot zergatik lanekoan ez den halakorik gertatu. Ez da ba
> izango arazoa Firefoxen bertsioa?
>
>    Hauxe da lantokiko ordenagailuaren bertsioa: Firefox 51.0.1 (32 bit).
>    Eta hauxe etxeko ordenagailuarena: Firefox Quantum 57.0.4 (64-bit).
>    Ez ote litzaidake, akaso, arazoa konponduko Firefoxen bertsio
> zaharragoa instalatuko banu?
>
>    Edo galdera, akaso, Nazioarteko Inozotasun Saria irabezteko modukoa da?
>
>         Estimatuko ditut iritzi, laguntza eta iradokizunak.
>
>
>
>
>


-- 

*Agurtzane Mallona*
Itzultzailea / Itzulpen eta Laguntza Zerbitzua
[image: Deusto] <http://www.deusto.es>
Deustuko Unibertsitatea
Unibertsitate etorbidea 24. 48007 Bilbao
Tel. 94 413 91 77 - 2926 luz.
agurtzane.mallona a bildua deusto.es
*www.deusto.es* <http://www.deusto.es> [image: twitter]
<http://twitter.com/deusto> [image: facebook]
<https://www.facebook.com/UDeusto> [image: linkedin]
<https://www.linkedin.com/edu/school?id=12212&trk=edu-cp-title> [image:
Instagram] <https://instagram.com/udeusto/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180110/516392d9/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago