[itzul] Aldaketak Euskalbarren
Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia
elhuyar-ht a bildua elhuyar.eus
Ast, Urt 11, 14:48:06, CET 2018
Arratsalde on:
Firefox-eko gehigarriak automatikoki eguneratzen dira, bertsioa edozein
dela ere. Euskalbar bertsio berrira eguneratu zitzaigun denoi artean
Firefox 57 atera gabe zegola. Lanean Firefox eta Euskalbar ez eguneratzea
izan daiteke hor instalazioak eta eguneraketak sistemetakoek egingo
dituztelako eta horretarako administrazio-baimenak berek soilik izango
dituztelako. Edo eguneratze automatikoak desaktibatu dituztelako
(gomendagarria ez izan arren).
Firefox bertsio zaharrago bat instalatzea ez da hain sinplea ere.
Mozillaren webguneko orri nagusian ez da aukera hori eskaintzen, bide
alternatiboak bilatu beharko lirateke. Lortuta ere, Euskalbar instalatzera
joanda, defektuz bertsio berriena instalatzen du, eta ez dakit aukerarik
ematen duen zaharragoa instalatzeko. Lortuta ere, ez dakit automatikoki ez
ote liratekeen eguneratuko Firefox, Euskalbar, edo biak...
Lortuko bazenu ere, oro har ez da ideia ona. Batetik, Euskalbarrengatik
beragatik; bertsio zaharrak jada zaharkituta daude, eta denborarekin
zaharkituago gelditzen joango dira; Euskalbar zaharretan hiztegi batzuk
jada ez zebiltzan, oraingoan sartu diren beste batzuk ez zeuden... eta gero
eta gehiagori gertatuko zaie hori. Bestetik, Firefox-engatik: bertsio
berriena azkarragoa izateaz gain, zaharrek ez dituzte barnean
segurtasun-zuloen konponketak. Gure ustez, bertsio zahar batekin
funtzionatzen jarraitzea ez da batere gomendagarria.
[image: https://es.linkedin.com/pub/josu-aztiria/23/644/87b]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
Tel.: 943363040 | luzp.: 214
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.Ez inprimatu mezu hau
ezinbestekoa ez bada.
2018-01-09 21:32 GMT+01:00 Mario Unamuno <mariou88 a bildua hotmail.com>:
>
> Kaixo lagunok....
>
>
> Niri ere enbarazu egiten baitit Firefoxen aldaketek nahitaez eragin
> duten Euskalbarren konfigurazio berria.
>
> Galdera agian inozoegi batekin natorkizue (informatikan ia-ia guztiz
> ezjakina naizen aldetik), ikusita etxeko ordenagailu partikularrean arazo
> hori gertatu zaidala (Euskalbar botoi bihurtzea), baina lanekoan ez. Nire
> buruari galdetzen diot zergatik lanekoan ez den halakorik gertatu. Ez da ba
> izango arazoa Firefoxen bertsioa?
>
> Hauxe da lantokiko ordenagailuaren bertsioa: Firefox 51.0.1 (32 bit).
> Eta hauxe etxeko ordenagailuarena: Firefox Quantum 57.0.4 (64-bit).
> Ez ote litzaidake, akaso, arazoa konponduko Firefoxen bertsio
> zaharragoa instalatuko banu?
>
> Edo galdera, akaso, Nazioarteko Inozotasun Saria irabezteko modukoa da?
>
> Estimatuko ditut iritzi, laguntza eta iradokizunak.
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180111/143e1504/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago