[itzul] Vistiendo espacios
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
As, Urt 16, 16:22:56, CET 2018
Albertoren bidetik, uste dut pena litzatekeela pasatzen uztea euskaraz "zu"
eta "zur"ekin hitz-jokoa egiteko suertatzen den aukera.
Bi gauza, Albertoren proposamenaz:
1) Koma bat lagungarria litzatekeela iruditzen zait: Zurea, zurez
2) Iragarkietako testuetan sormenerako askatasuna handiagoa denez, "zur"
hitza larriz jarriko nuke, azken batean horrek baitauka protagonismoa:
Zurea, Zurez.
Eta hirugarren gauza bat:
3) "Zurez zurea" ere polita iruditzen zait, "zure-zurea" iradokitzen duen
aldetik.
Xabier Aristegieta
Errea Irisarri, Alberto (Euskarabidea)<alberto.errea.irisarri a bildua navarra.es>
igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko urtarrilaren 16(a) 15:24):
> Zurea zurez
>
>
>
> Alberto Errea
>
>
>
> *From:* Itzuliz Itzulpen Zerbitzua [mailto:itzuliz a bildua outlook.com]
> *Sent:* martes, 16 de enero de 2018 14:06
> *To:* Itzul
> *Subject:* [itzul] Vistiendo espacios
>
>
>
> Kaixo: zuen laguntzaren bila nator. Zurgindegi batek horixe eman nahi du
> euskaraz (etxeak-eta barrutik zurez apaintzen dituztela esateko). Lagunduko
> didazue zuen ekarpenekin?
>
> Mila esker, aurrez
>
> Joxemari
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180116/a2f558be/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago