[itzul] Vistiendo espacios

Iņaki Lopez de Luzuriaga inaki.luzuriaga a bildua gmail.com
As, Urt 16, 16:27:48, CET 2018


Joko polita da eta zentzuzkoa, baina baita mezu lauso samarra ere nire ustez

Iņaki

2018-01-16 16:22 GMT+01:00 Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>:

> Albertoren bidetik, uste dut pena litzatekeela pasatzen uztea euskaraz
> "zu" eta "zur"ekin hitz-jokoa egiteko suertatzen den aukera.
>
> Bi gauza, Albertoren proposamenaz:
>
> 1) Koma bat lagungarria litzatekeela iruditzen zait: Zurea, zurez
> 2) Iragarkietako testuetan sormenerako askatasuna handiagoa denez, "zur"
> hitza larriz jarriko nuke, azken batean horrek baitauka protagonismoa:
> Zurea, Zurez.
>
> Eta hirugarren gauza bat:
> 3) "Zurez zurea" ere polita iruditzen zait, "zure-zurea" iradokitzen duen
> aldetik.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Errea Irisarri, Alberto (Euskarabidea)<alberto.errea.irisarri a bildua navarra.es>
> igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko urtarrilaren 16(a) 15:24):
>
> Zurea zurez
>>
>>
>>
>> Alberto Errea
>>
>>
>>
>> *From:* Itzuliz Itzulpen Zerbitzua [mailto:itzuliz a bildua outlook.com]
>> *Sent:* martes, 16 de enero de 2018 14:06
>> *To:* Itzul
>> *Subject:* [itzul] Vistiendo espacios
>>
>>
>>
>> Kaixo: zuen laguntzaren bila nator. Zurgindegi batek horixe eman nahi du
>> euskaraz (etxeak-eta barrutik zurez apaintzen dituztela esateko). Lagunduko
>> didazue zuen ekarpenekin?
>>
>> Mila esker, aurrez
>>
>> Joxemari
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180116/739e89f6/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago