[itzul] Urtena/Urteetan
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
As, Uzt 3, 10:07:49, CEST 2018
2006an, galdera hori egin genion Saroi Jauregik eta biok Euskaltzaindiari,
eta, galderarekin batera, 12 orrialdeko txostena bidali, literatura
garaikideko adibideak erantsita. Hau izan zen galdera (adibiderik gabe):
-------------------------------------------------
(...) OEHk, <urte> sarreran, ez dakar <urtetan> azpisarrera, ezta
<urteetan> ere, baina bai <urtetan (eta) urtetan> azpisarrera (hori da
adibideetan agertzen den forma bakarra). Eta, <mende> sarreran, <mende(r)en
mende(e)tan> eta <mende eta mendetan> agertzen dira (eta antzeko beste asko
ere bai).
Semantikoki kutsu mugagabea izanda, pentsa liteke deklinabide mugagabea
dela egokiena. Baina datuek erakusten dute (ikus, beherago, *Ereduzko Prosa*
corpusaren azterketa) bietara erabiltzen dela gaur egun. Komeni da
irizpideren bat ematea, edo bi erabilerak egoki eta zuzentzat jo behar dira
euskara batu estandarrerako?
(Beste hainbeste adizlagun horiek izenlagun bihurtzen direnean:
<*Erresistentzia
kutxak hustuta zeuden urtetako diktadura gogorraren ondoren*> ala
<*Erresistentzia
kutxak hustuta zeuden urteetako diktadura gogorraren ondoren*>; <*Mendetako**
bide eta eskarmentuak ezarritako ordenaren arabera bizi ziren biak*> ala <
*Mendeetako** bide eta eskarmentuak ezarritako ordenaren arabera bizi ziren
biak*>)
---------------------------------------------------------------
*<urtetan/urteetan> eta <mendetan/mendeetan> Ereduzko Prosa corpusean*
94 adibide daude mugagabean (*urtetan*) eta 122 mugatu pluralean (*urteetan*).
Mugatu pluralaren adibideak jasotzeko, ez dira kontuan hartu testuingurua
mugatua duten adibideak (ezta mugagabetzen dutenak ere), hau da, aurrean
zenbatzaileak, ordinalak (*azken urteetan, lehen urteetan...*)
izenlagunak (*ondorengo
urteetan / tarteko urteetan/ hurrengo urteetan / ondoko urteetan / azkeneko
urteetan / aspaldiko urteetan / osteko urteetan / aurreko urteetan /
haurtzaroko urteetan...*), erlatiboko perpausak (*ibili den urteetan /
datozen urteetan / izan zen urteetan...*) hitz-elkarteak (*gose-urteetan...*)
edo postposizioak dituztenak (*urte**etan zehar / urteetan barrena /
urteetan aurrera*). Eta, jakina, mugagabearen adibideak jasotzeko ere ez
dira kontuan hartu aurrean zenbatzaileren bat dutenak (*milaka urtetan,
hainbeste urtetan, hiru urtetan...*).
Idazle hauek mugagabean baino ez dute erabili: Ander Irizar, Arantxa
iturbe, Bernardo Atxaga, Eskarne Mujika, Harkaitz Cano, Hasier Etxeberria,
Jasone Osoro, Joanes Urkixo, Jon Muņoz, Jose Austin Arrieta, Jose Morales,
Joseba Urteaga, Josu Landa, Josu Zabaleta, Juan Kruz Igerabide, Koldo
Zuazo, Martin Anso, Monika Etxebarria, Pedro Alberdi, Txillardegi, Xabier
Olarra
Idazle hauek bietara erabili dute: batzuetan mugagabean, eta, beste
batzuetan, mugatu pluralean: Aingeru Epaltza, Andu Lertxundi, Anton
Garikano, Felipe Juaristi, Fernando Rey, Joxean Agirre, Joxemari Urteaga,
Juan Garzia, Lourdes Oņederra, Oskar Arana, Patxi Zubizarreta, Pello
Zabala, Xabier Mendiguren Elizegi, Xabier Montoia
Idazle hauek mugatu pluralean baino ez dute erabili: Agurtzane Juanena,
Agustin Otsoa, Alberto Barandiaran, Andoni Egaņa, Bego Montorio, Edorta
Jimenez, Edurne Elizondo, Eider Rodriguez, Elena Youyarou, Iban Zaldua,
Imanol Unzurrunzaga, Iņaki Heras, Iņaki Iņurrieta, Iņaki Mendiguren, Iņigo
Aranbarri, Irene Aldasoro, Itxaro Borda, Javi Cillero, Joan Mari Irigoien,
Jon Arretxe, Josetxo Azkona, Joxe Azurmendi, Joxemari Iturralde, Joxerra
Garzia, Juan Luis Zabala, Karlos Zabala, Koldo Izagirre, Koro Navarro, Pako
Aristi, Pello Salaburu, Ramon Saizarbitoria, Txema Ramirez de la Piscina,
Unai Iturriaga, Xabier Amuriza, Xabier Etxabe.
Azterketa bera egin da ‘mendetan/mendeetan’ bikotearekin, baina,
zenbaitetan, ez dago oso argi testuingurua mugatzailea den ala ez. Badirudi
uler daitekeela badela testuingurua mugatzen duen erreferente orokor bat,
esplizitua ez bada ere (<ORAIN ARTEKO mendeetan>).
-------------------------------------------------
Eta hau izan zen erantzuna:
ERANTZUNA
Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiegu galdera egin dutenei,
aurrelan handia hartu baitute galdera egin aurretik.
Gure ustez, bietariko joerak daude, bai euskara idatzian, bai ahozkoan.
Bikoiztapena dago, eta zaila egiten zaigu bietako baten alde egitea.
Hizkera batzuetan plurala erabiltzen da, zalantzarik gabe. Beste
batzuetan, mugagabea, edo, hobeto esanda, mugagabearen forma duena; izan
ere, askotan ezin dugu jakin zenbateraino fonetismo baten ondorioz
bihurtu den pluralekoa [urtetan] forma (mugagabearen antzekoa) ala,
bestalde, benetan mugagabea den.
Galdetzaileek Ereduzko Prosaren datu-basea aztertu dute, eta orain guri
dagokigu OEHren datu-basean ikerketa egitea. Ikerketa hori egin eta gero
argiren bat egiteko moduan aurkitzen bagara, jakinaraziko diegu
galdetzaileei. Dena dela, egia esan behar bada, ez gara oso baikorrak
zentzu horretan.
Beraz, gaur-gaurkoz, biak erabil daitezke, Euskaltzaindiak, Gramatika
batzordearen eskariz, kontrakorik esaten ez duen bitartean.
Gramatika batzordea
*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
<http://www.elhuyar.eus/> *
<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
2018-07-03 7:08 GMT+02:00 <neretxuk a bildua gmail.com>:
> Guk etxean “urtietan” esaten dugu, hau da, urteetan.
>
> Ondo ibili!
>
> El 2 jul 2018, a les 15:43, Sergio Azkarate Beitia <xuxen a bildua goiena.com> va
> escriure:
>
> Arratsalde on.
>
>
> Eztabaida daukagu erredakzioan:
>
>
> A) Urteetan etorri izan da hona.
> B) Urtetan etorri izan da hona.
>
>
> Nik neuk *Urteetan* erabili izan dut.
>
>
> Zuek?
>
>
> Sergio Azkarate Beitia
> Goiena Komunikazio Taldea
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180703/0636bac3/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago