[itzul] Urtena/Urteetan
Iņaki Lopez de Luzuriaga
inaki.luzuriaga a bildua gmail.com
As, Uzt 3, 11:14:28, CEST 2018
Eskerrik asko bioi! Ulertzen dut hau eta "6 urtean ez genuen kolperik jo"
(= urtez, bata bestearen atzean) paradigma berbera direla, bai?
Iņaki
2018-07-03 10:07 GMT+02:00 Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
:
> 2006an, galdera hori egin genion Saroi Jauregik eta biok Euskaltzaindiari,
> eta, galderarekin batera, 12 orrialdeko txostena bidali, literatura
> garaikideko adibideak erantsita. Hau izan zen galdera (adibiderik gabe):
> -------------------------------------------------
>
> (...) OEHk, <urte> sarreran, ez dakar <urtetan> azpisarrera, ezta
> <urteetan> ere, baina bai <urtetan (eta) urtetan> azpisarrera (hori da
> adibideetan agertzen den forma bakarra). Eta, <mende> sarreran, <mende(r)en
> mende(e)tan> eta <mende eta mendetan> agertzen dira (eta antzeko beste asko
> ere bai).
>
> Semantikoki kutsu mugagabea izanda, pentsa liteke deklinabide mugagabea
> dela egokiena. Baina datuek erakusten dute (ikus, beherago, *Ereduzko
> Prosa* corpusaren azterketa) bietara erabiltzen dela gaur egun. Komeni da
> irizpideren bat ematea, edo bi erabilerak egoki eta zuzentzat jo behar dira
> euskara batu estandarrerako?
>
> (Beste hainbeste adizlagun horiek izenlagun bihurtzen direnean: <*Erresistentzia
> kutxak hustuta zeuden urtetako diktadura gogorraren ondoren*> ala <*Erresistentzia
> kutxak hustuta zeuden urteetako diktadura gogorraren ondoren*>; <
> *Mendetako** bide eta eskarmentuak ezarritako ordenaren arabera bizi
> ziren biak*> ala <*Mendeetako** bide eta eskarmentuak ezarritako
> ordenaren arabera bizi ziren biak*>)
>
> ---------------------------------------------------------------
>
> *<urtetan/urteetan> eta <mendetan/mendeetan> Ereduzko Prosa corpusean*
>
> 94 adibide daude mugagabean (*urtetan*) eta 122 mugatu pluralean (
> *urteetan*). Mugatu pluralaren adibideak jasotzeko, ez dira kontuan hartu
> testuingurua mugatua duten adibideak (ezta mugagabetzen dutenak ere), hau
> da, aurrean zenbatzaileak, ordinalak (*azken urteetan, lehen urteetan...*)
> izenlagunak (*ondorengo urteetan / tarteko urteetan/ hurrengo urteetan /
> ondoko urteetan / azkeneko urteetan / aspaldiko urteetan / osteko urteetan
> / aurreko urteetan / haurtzaroko urteetan...*), erlatiboko perpausak (*ibili
> den urteetan / datozen urteetan / izan zen urteetan...*) hitz-elkarteak (
> *gose-urteetan...*) edo postposizioak dituztenak (*urte**etan zehar /
> urteetan barrena / urteetan aurrera*). Eta, jakina, mugagabearen
> adibideak jasotzeko ere ez dira kontuan hartu aurrean zenbatzaileren bat
> dutenak (*milaka urtetan, hainbeste urtetan, hiru urtetan...*).
>
>
>
> Idazle hauek mugagabean baino ez dute erabili: Ander Irizar, Arantxa
> iturbe, Bernardo Atxaga, Eskarne Mujika, Harkaitz Cano, Hasier Etxeberria,
> Jasone Osoro, Joanes Urkixo, Jon Muņoz, Jose Austin Arrieta, Jose Morales,
> Joseba Urteaga, Josu Landa, Josu Zabaleta, Juan Kruz Igerabide, Koldo
> Zuazo, Martin Anso, Monika Etxebarria, Pedro Alberdi, Txillardegi, Xabier
> Olarra
>
>
>
> Idazle hauek bietara erabili dute: batzuetan mugagabean, eta, beste
> batzuetan, mugatu pluralean: Aingeru Epaltza, Andu Lertxundi, Anton
> Garikano, Felipe Juaristi, Fernando Rey, Joxean Agirre, Joxemari Urteaga,
> Juan Garzia, Lourdes Oņederra, Oskar Arana, Patxi Zubizarreta, Pello
> Zabala, Xabier Mendiguren Elizegi, Xabier Montoia
>
>
>
> Idazle hauek mugatu pluralean baino ez dute erabili: Agurtzane Juanena,
> Agustin Otsoa, Alberto Barandiaran, Andoni Egaņa, Bego Montorio, Edorta
> Jimenez, Edurne Elizondo, Eider Rodriguez, Elena Youyarou, Iban Zaldua,
> Imanol Unzurrunzaga, Iņaki Heras, Iņaki Iņurrieta, Iņaki Mendiguren, Iņigo
> Aranbarri, Irene Aldasoro, Itxaro Borda, Javi Cillero, Joan Mari Irigoien,
> Jon Arretxe, Josetxo Azkona, Joxe Azurmendi, Joxemari Iturralde, Joxerra
> Garzia, Juan Luis Zabala, Karlos Zabala, Koldo Izagirre, Koro Navarro, Pako
> Aristi, Pello Salaburu, Ramon Saizarbitoria, Txema Ramirez de la Piscina,
> Unai Iturriaga, Xabier Amuriza, Xabier Etxabe.
>
>
>
> Azterketa bera egin da ‘mendetan/mendeetan’ bikotearekin, baina,
> zenbaitetan, ez dago oso argi testuingurua mugatzailea den ala ez. Badirudi
> uler daitekeela badela testuingurua mugatzen duen erreferente orokor bat,
> esplizitua ez bada ere (<ORAIN ARTEKO mendeetan>).
> -------------------------------------------------
> Eta hau izan zen erantzuna:
>
> ERANTZUNA
>
>
>
> Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiegu galdera egin dutenei,
>
> aurrelan handia hartu baitute galdera egin aurretik.
>
>
>
> Gure ustez, bietariko joerak daude, bai euskara idatzian, bai ahozkoan.
>
> Bikoiztapena dago, eta zaila egiten zaigu bietako baten alde egitea.
>
>
>
> Hizkera batzuetan plurala erabiltzen da, zalantzarik gabe. Beste
>
> batzuetan, mugagabea, edo, hobeto esanda, mugagabearen forma duena; izan
>
> ere, askotan ezin dugu jakin zenbateraino fonetismo baten ondorioz
>
> bihurtu den pluralekoa [urtetan] forma (mugagabearen antzekoa) ala,
>
> bestalde, benetan mugagabea den.
>
>
>
> Galdetzaileek Ereduzko Prosaren datu-basea aztertu dute, eta orain guri
>
> dagokigu OEHren datu-basean ikerketa egitea. Ikerketa hori egin eta gero
>
> argiren bat egiteko moduan aurkitzen bagara, jakinaraziko diegu
>
> galdetzaileei. Dena dela, egia esan behar bada, ez gara oso baikorrak
>
> zentzu horretan.
>
>
>
> Beraz, gaur-gaurkoz, biak erabil daitezke, Euskaltzaindiak, Gramatika
>
> batzordearen eskariz, kontrakorik esaten ez duen bitartean.
>
>
>
> Gramatika batzordea
>
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 216
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> <http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
> <http://www.elhuyar.eus/> *
>
> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
> 2018-07-03 7:08 GMT+02:00 <neretxuk a bildua gmail.com>:
>
>> Guk etxean “urtietan” esaten dugu, hau da, urteetan.
>>
>> Ondo ibili!
>>
>> El 2 jul 2018, a les 15:43, Sergio Azkarate Beitia <xuxen a bildua goiena.com> va
>> escriure:
>>
>> Arratsalde on.
>>
>>
>> Eztabaida daukagu erredakzioan:
>>
>>
>> A) Urteetan etorri izan da hona.
>> B) Urtetan etorri izan da hona.
>>
>>
>> Nik neuk *Urteetan* erabili izan dut.
>>
>>
>> Zuek?
>>
>>
>> Sergio Azkarate Beitia
>> Goiena Komunikazio Taldea
>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180703/be59f6dc/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago