[itzul] Urtena/Urteetan

Musde H musdeh a bildua gmail.com
As, Uzt 3, 13:18:50, CEST 2018


Erabilerak erabilera, nire gogoeta zera da: Gaztelaniaz hain erraz eta
zalantza gabe bereizten dakiguna, nolatan ez dugu Euskaraz berdin
bereizten, ala beti zalantza eta dantza gabiltzan?

"Urte luzetan" darabilt nik, hala dagokidanean, eta ez "urte luzeetan";
azken hauek "los años largos" baitira, eta ez "largos años". Gaztelaniaz
erraz aditzen dugu "dos largas semanas", baina nekez "dos semanas largas",
ez bada beste zentzu batez (algo más de dos semanas). Gaztelaniaz mugagabea
erabiltzen badakigu; "en sitios está usted...!" erantzun zion amak behin
galduan zebilen gizon bati. "Tokitan zaude" noski.
Baina...,  mugagabea, oso dugu mugatua gaurko euskaraz...

Iñaki Lopez de Luzuriaga<inaki.luzuriaga a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
zuen (2018(e)ko uztailaren 3(a) 11:14):

> Eskerrik asko bioi! Ulertzen dut hau eta "6 urtean ez genuen kolperik jo"
> (= urtez, bata bestearen atzean) paradigma berbera direla, bai?
>
> Iñaki
>
> 2018-07-03 10:07 GMT+02:00 Alfontso Mujika Etxeberria <
> a.mujika a bildua elhuyar.eus>:
>
>> 2006an, galdera hori egin genion Saroi Jauregik eta biok
>> Euskaltzaindiari, eta, galderarekin batera, 12 orrialdeko txostena bidali,
>> literatura garaikideko adibideak erantsita. Hau izan zen galdera
>> (adibiderik gabe):
>> -------------------------------------------------
>>
>> (...) OEHk, <urte> sarreran,  ez dakar <urtetan> azpisarrera, ezta
>> <urteetan> ere, baina bai <urtetan (eta) urtetan> azpisarrera (hori da
>> adibideetan agertzen den forma bakarra). Eta, <mende> sarreran, <mende(r)en
>> mende(e)tan> eta <mende eta mendetan> agertzen dira (eta antzeko beste asko
>> ere bai).
>>
>> Semantikoki kutsu mugagabea izanda, pentsa liteke deklinabide mugagabea
>> dela egokiena. Baina datuek erakusten dute (ikus, beherago, *Ereduzko
>> Prosa* corpusaren azterketa) bietara erabiltzen dela gaur egun. Komeni
>> da irizpideren bat ematea, edo bi erabilerak egoki eta zuzentzat jo behar
>> dira euskara batu estandarrerako?
>>
>> (Beste hainbeste adizlagun horiek izenlagun bihurtzen direnean: <*Erresistentzia
>> kutxak hustuta zeuden urtetako diktadura gogorraren ondoren*> ala <*Erresistentzia
>> kutxak hustuta zeuden urteetako diktadura gogorraren ondoren*>; <
>> *Mendetako** bide eta eskarmentuak ezarritako ordenaren arabera bizi
>> ziren biak*> ala <*Mendeetako** bide eta eskarmentuak ezarritako
>> ordenaren arabera bizi ziren biak*>)
>>
>> ---------------------------------------------------------------
>>
>> *<urtetan/urteetan> eta <mendetan/mendeetan> Ereduzko Prosa corpusean*
>>
>> 94 adibide daude mugagabean (*urtetan*) eta 122 mugatu pluralean (
>> *urteetan*). Mugatu pluralaren adibideak jasotzeko, ez dira kontuan
>> hartu testuingurua mugatua duten adibideak (ezta mugagabetzen dutenak ere),
>> hau da, aurrean zenbatzaileak, ordinalak (*azken urteetan, lehen
>> urteetan...*) izenlagunak (*ondorengo urteetan / tarteko urteetan/
>> hurrengo urteetan / ondoko urteetan / azkeneko urteetan / aspaldiko
>> urteetan / osteko urteetan / aurreko urteetan / haurtzaroko urteetan...*),
>> erlatiboko perpausak (*ibili den urteetan / datozen urteetan / izan zen
>> urteetan...*) hitz-elkarteak (*gose-urteetan...*) edo postposizioak
>> dituztenak (*urte**etan zehar / urteetan barrena / urteetan aurrera*).
>> Eta, jakina, mugagabearen adibideak jasotzeko ere ez dira kontuan hartu
>> aurrean zenbatzaileren bat dutenak (*milaka urtetan, hainbeste urtetan,
>> hiru urtetan...*).
>>
>>
>>
>> Idazle hauek mugagabean baino ez dute erabili: Ander Irizar, Arantxa
>> iturbe, Bernardo Atxaga, Eskarne Mujika, Harkaitz Cano, Hasier Etxeberria,
>> Jasone Osoro, Joanes Urkixo, Jon Muñoz, Jose Austin Arrieta, Jose Morales,
>> Joseba Urteaga, Josu Landa, Josu Zabaleta, Juan Kruz Igerabide, Koldo
>> Zuazo, Martin Anso, Monika Etxebarria, Pedro Alberdi, Txillardegi, Xabier
>> Olarra
>>
>>
>>
>> Idazle hauek bietara erabili dute: batzuetan mugagabean, eta, beste
>> batzuetan, mugatu pluralean: Aingeru Epaltza, Andu Lertxundi, Anton
>> Garikano, Felipe Juaristi, Fernando Rey, Joxean Agirre, Joxemari Urteaga,
>> Juan Garzia, Lourdes Oñederra, Oskar Arana, Patxi Zubizarreta, Pello
>> Zabala, Xabier Mendiguren Elizegi, Xabier Montoia
>>
>>
>>
>> Idazle hauek mugatu pluralean baino ez dute erabili: Agurtzane Juanena,
>> Agustin Otsoa, Alberto Barandiaran, Andoni Egaña, Bego Montorio, Edorta
>> Jimenez, Edurne Elizondo, Eider Rodriguez, Elena Youyarou, Iban Zaldua,
>> Imanol Unzurrunzaga, Iñaki Heras, Iñaki Iñurrieta, Iñaki Mendiguren, Iñigo
>> Aranbarri, Irene Aldasoro, Itxaro Borda, Javi Cillero, Joan Mari Irigoien,
>> Jon Arretxe, Josetxo Azkona, Joxe Azurmendi, Joxemari Iturralde, Joxerra
>> Garzia, Juan Luis Zabala, Karlos Zabala, Koldo Izagirre, Koro Navarro, Pako
>> Aristi, Pello Salaburu, Ramon Saizarbitoria, Txema Ramirez de la Piscina,
>> Unai Iturriaga, Xabier Amuriza, Xabier Etxabe.
>>
>>
>>
>> Azterketa bera egin da ‘mendetan/mendeetan’ bikotearekin, baina,
>> zenbaitetan, ez dago oso argi testuingurua mugatzailea den ala ez. Badirudi
>> uler daitekeela badela testuingurua mugatzen duen erreferente orokor bat,
>> esplizitua ez bada ere (<ORAIN ARTEKO mendeetan>).
>> -------------------------------------------------
>> Eta hau izan zen erantzuna:
>>
>> ERANTZUNA
>>
>>
>>
>> Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiegu galdera egin dutenei,
>>
>> aurrelan handia hartu baitute galdera egin aurretik.
>>
>>
>>
>> Gure ustez, bietariko joerak daude, bai euskara idatzian, bai ahozkoan.
>>
>> Bikoiztapena dago, eta zaila egiten zaigu bietako baten alde egitea.
>>
>>
>>
>> Hizkera batzuetan plurala erabiltzen da, zalantzarik gabe. Beste
>>
>> batzuetan, mugagabea, edo, hobeto esanda, mugagabearen forma duena; izan
>>
>> ere, askotan ezin dugu jakin zenbateraino fonetismo baten ondorioz
>>
>> bihurtu den pluralekoa [urtetan] forma (mugagabearen antzekoa) ala,
>>
>> bestalde, benetan mugagabea den.
>>
>>
>>
>> Galdetzaileek Ereduzko Prosaren datu-basea aztertu dute, eta orain guri
>>
>> dagokigu OEHren datu-basean ikerketa egitea. Ikerketa hori egin eta gero
>>
>> argiren bat egiteko moduan aurkitzen bagara, jakinaraziko diegu
>>
>> galdetzaileei. Dena dela, egia esan behar bada, ez gara oso baikorrak
>>
>> zentzu horretan.
>>
>>
>>
>> Beraz, gaur-gaurkoz, biak erabil daitezke, Euskaltzaindiak, Gramatika
>>
>> batzordearen eskariz, kontrakorik esaten ez duen bitartean.
>>
>>
>>
>> Gramatika batzordea
>>
>>
>>
>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
>> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
>> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
>> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
>> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
>> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
>> Tel.: 943363040 | luzp.: 216
>>
>> Zelai Haundi, 3
>> Osinalde industrialdea
>> 20170 Usurbil
>>
>> <http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
>> <http://www.elhuyar.eus/> *
>>
>> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>>
>>
>>
>> 2018-07-03 7:08 GMT+02:00 <neretxuk a bildua gmail.com>:
>>
>>> Guk etxean “urtietan” esaten dugu, hau da, urteetan.
>>>
>>> Ondo ibili!
>>>
>>> El 2 jul 2018, a les 15:43, Sergio Azkarate Beitia <xuxen a bildua goiena.com>
>>> va escriure:
>>>
>>> Arratsalde on.
>>>
>>>
>>> Eztabaida daukagu erredakzioan:
>>>
>>>
>>> A) Urteetan etorri izan da hona.
>>> B) Urtetan etorri izan da hona.
>>>
>>>
>>> Nik neuk *Urteetan* erabili izan dut.
>>>
>>>
>>> Zuek?
>>>
>>>
>>> Sergio Azkarate Beitia
>>> Goiena Komunikazio Taldea
>>>
>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180703/7de816be/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago