[itzul] Tolko
Amaia Lasheras
amaiatxo a bildua yahoo.es
As, Uzt 10, 12:40:43, CEST 2018
Egun on:
Nafarroan ahoz bildutako lekukotasun batzuekin ari naiz, eta ematen du honako hau dioela lekuko batek:
Ez zen deus ere, komuna bakarra. Eta komunajoaten zen... eginkariak egiteko joaten; beherera joaten ziren; han, behiakizaten ziren, bazen gorotza eta hara joaten ziren.
Tolko bat eta tapa bat, ez zuen gehiago. Eta garbitu ere... ura berotu subaxuan eta zinabriozko ontzi handi batzuk baziren eta han garbitu... Halagarbitzen ginen!
Tolko horrekin dut zalantza. Ez dakit ongi transkribatua dagoen. Norbaitek ezagutzen du hitz hori edo horren gisako zerbait?
Eskerrik asko eta ongi izan.
Amaia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180710/981f55f3/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago