[itzul] Wordfast adar-joka
iker zaldua
iker_zaldua a bildua hotmail.com
Ast, Uzt 12, 13:33:42, CEST 2018
Ea hau inori inoz pasa zaion.
Testu bat itzultzen hasteko asmotan, TM ireki dut eta bere glosarioa irekitzera nindoanean ez dit ba adierazi zera "hau ez da glosarioa, hau TM bat da!".
Kontua da bezero horrekin beti glosario hori erabiltzen dudala, nahiko gizenduta dago eta sekula santan ez dit arazorik eman. Inori pasa zaio halakorik? konponbiderik badu? eta ez badu, glosario horretan sartuta nuen guztia beste batera iraultzerik bai?
Mila esker!
Iker
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180712/ee458922/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago