[itzul] Tolko

jose anjel Aldai artxiola a bildua gmail.com
As, Uzt 10, 19:16:29, CEST 2018


Kaixo.
Nik, egia esan, ez dut tolko horren aditzetik; baina ikusia naiz
baserrietako ikuilu gainean izaten ziren komun zulorik, eta hala izaten
ziren, altuera jakin bat zuen egurrezko kutxa moduko baten goiko aldean
egindako zuloak, estalkia zutenak.
Itxura badu 'zuloa' izatekoa.

aldo

El mar., 10 jul. 2018 19:10, godofredo a <texla39 a bildua gmail.com> escribió:

> Diccionario de riojanismos-etik hartuta:
>
> tolco
> <http://www.culturaderioja.org/index.php/diccionario/Diccionario-1/T/tolco-16966/>
>
> m. Agujero que se hace en la tierra cuando se riega. (Cervera).
>
>
> 2018-07-10 12:40 GMT+02:00 Amaia Lasheras , ItzuL-en bidez <
> itzul a bildua postaria.com>:
>
>> Egun on:
>>
>> Nafarroan ahoz bildutako lekukotasun batzuekin ari naiz, eta ematen du
>> honako hau dioela lekuko batek:
>>
>> *Ez zen deus ere, komuna bakarra. Eta komuna joaten zen... eginkariak
>> egiteko joaten; beherera joaten ziren; han, behiak izaten ziren, bazen
>> gorotza eta hara joaten ziren. *
>>
>> *Tolko bat eta tapa bat, ez zuen gehiago. Eta garbitu ere... ura berotu
>> su baxuan eta zinabriozko ontzi handi batzuk baziren eta han garbitu...
>> Hala garbitzen ginen!*
>>
>>
>> Tolko horrekin dut zalantza. Ez dakit ongi transkribatua dagoen.
>> Norbaitek ezagutzen du hitz hori edo horren gisako zerbait?
>>
>> Eskerrik asko eta ongi izan.
>>
>> Amaia
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180710/987894d7/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago