[itzul] 5000 hiztegia

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Lar, Uzt 21, 13:07:43, CEST 2018


or., 2018.eko uztren 20a 13:08(e)an, Itzuliz Itzulpen Zerbitzua igorleak
idatzi zuen:
> Kaixo. Euskalbarren 5000 hiztegian bilaketa bat eginda, "camión" adibidez, hauxe da emaitza:
> 
> cami�n: m. kamioi; cami�n basculante: brozel-kamioia; cami�n de basura: zabor-kamioia; cami�n de volquete: iraulki-kamioia; cami�n hormigonera: hormigoi-kamioia; cami�n frigor�fico: kamioi frigorifikoa, kamioi hozkailua, kamioi hoztailea; cami�n isotermo: kamioi isotermoa
> 
> camionada: f. kamioikada, kamioi (betea)
> 
> camionero: m. kamioilari, kamioizale, kamioi-gidari
> 
> camioneta: f. kamioneta
> 
> 
> Ikus dezakezuenez, tildearen lekuan zeinu bitxi hori ageri da. Ba al dakizue zergatik den?

Kaixo:

Webguneko testuak, karaktere-sorta (charset) batean daude eta web-orriak
bere edukiak beste batean daudela esaten du (UTF-8 hain zuzen). Agian
programazio aldetik ukitu sinple batekin konpon daitekeen kontua da edo
agian hiztegi osoa gordetzen den datu-basean dago arazoa eta konponketa
ez da erraza. Auskalo.

Edonola ere, karaktereak ondo ikusteko nik ondokoa egin dut (Firefoxen):
1) http://www.bostakbat.org/azkue/
2) "camión" bilatu eta hizki arraroak ikusten dira
3) Alt tekla sakatu eta jaregin (goian menua bistaratzen da)
4) Ikusi -> Testuaren kodeketa -> Mendebaldekoa
5) Hizkiak ondo ikusten dira orain

Konponketa beti eta denentzat izan dadin webgunea konpondu behar...

Ondo izan,

-- 
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago