[itzul] Ingera hitzaren egokitasunaz zalantzak

Iņaki Lopez de Luzuriaga inaki.luzuriaga a bildua gmail.com
Or, Eka 1, 10:55:45, CEST 2018


Ez dut "ingera" ezagutzen, baina esango nuke "eragozpen"ek oso ondo
funtzionantzen duela hor, non eta gaztelaniaz "reparos" eta "objeciones"
hitzen arteko ņabardura bat ez dagoen.

Iņaki

2018-06-01 10:43 GMT+02:00 Pako Sudupe Elortza <psudupe a bildua pasaia.net>:

> Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko abenduaren
> 19ko 21/2003 Foru Arauan, 70. artikuluan "Ingerak" arautzen dira.
>
> Hona 70. artikuluaren lehen puntua: "Kontuhartze-eginkizuna erabiltzean,
> organo kontuhartzailea aztergai diren egintzen, agirien edo espedienteen
> edukiarekin edo itxurarekin ados ez badago, bere *ingerak* idatziz azaldu
> beharko ditu erabakia edo ebazpena hartu baino". Gaztelaniaz, "reparos".
>
>
> Eta badira "ingera etenarazleak" edo "etengarriak", hots, administrazio
> tramitazioa eteten dutenak.
>
>
> Halere, Interneteko bilatzaile erabilienean begiratuta, badirudi oso
> arrakasta txikia izan duela "ingerak" gure udaletan-eta, eta "eragozpen"-ek
> lehia egiten diola.
>
>
> Zalantzan gabiltza "*ingera etenarazle*" erabili ala "*eragozpen
> etenarazle*".
>
>
> Euskaltzaindiaren Hiztegian ez du sarrerarik "ingera" hitzak.
>
>
> Foru Arauan erabilia den hitza baztertzeak zalantzak sortzen dizkigu,
> teknikariek txostenak, gisa denez, arautegian oinarriturik egiten dituzte
> eta.
>
>
> Iritziak, irizpideak, eskertuko genituzke.
> lehen
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180601/a11d88c6/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago