[itzul] Inadmitir eta desestimar

Itzulpen Zerbitzua - Bermeoko Udala itzulpenzerbitzua a bildua bermeo.eus
Or, Eka 1, 14:00:07, CEST 2018


Egun on, 

gure idazkariak bi hitz horien euskarazko ordain zehatza zein den galdetu digu.
"Inadmitir" hitzak esan nahi du ez direla baldintzak betetzen  eskariaren edukia aztertzeko eta "desestimar" hitzak esan nahi du  baldintzak betetzen direla baina edukia aztertuta ezin dela eskatutakoa  eman.
Nola emango zenituzkete euskaraz? "Inadmitir"=ez onartu eta "desestimar"=ezetsi?
Eskerrak aldez aurretik.





 Nork   Iņaki Lopez de Luzuriaga <inaki.luzuriaga a bildua gmail.com> 
 Norentzat   ItzuL <itzul a bildua postaria.com> 
 Bidalita:   2018/06/01 10:55 
 Gaia:   Re: [itzul] Ingera hitzaren egokitasunaz zalantzak 



Ez dut "ingera" ezagutzen, baina esango nuke "eragozpen"ek oso ondo funtzionantzen duela hor, non eta gaztelaniaz "reparos" eta "objeciones" hitzen arteko ņabardura bat ez dagoen.


Iņaki



2018-06-01 10:43 GMT+02:00 Pako Sudupe Elortza <psudupe a bildua pasaia.net>:





Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauan, 70. artikuluan "Ingerak" arautzen dira. 
Hona 70. artikuluaren lehen puntua: "Kontuhartze-eginkizuna erabiltzean, organo kontuhartzailea aztergai diren egintzen, agirien edo espedienteen edukiarekin edo itxurarekin ados ez badago, bere ingerak idatziz azaldu beharko ditu erabakia edo ebazpena hartu baino". Gaztelaniaz, "reparos".



Eta badira "ingera etenarazleak" edo "etengarriak", hots, administrazio tramitazioa eteten dutenak.



Halere, Interneteko bilatzaile erabilienean begiratuta, badirudi oso arrakasta txikia izan duela "ingerak" gure udaletan-eta, eta "eragozpen"-ek lehia egiten diola. 



Zalantzan gabiltza "ingera etenarazle" erabili ala "eragozpen etenarazle".



Euskaltzaindiaren Hiztegian ez du sarrerarik "ingera" hitzak.


Foru Arauan erabilia den hitza baztertzeak zalantzak sortzen dizkigu, teknikariek txostenak, gisa denez, arautegian oinarriturik egiten dituzte eta.



Iritziak, irizpideak, eskertuko genituzke. 

lehen


 

Mezu hau eta erantsitako dokumentuak hartzailearentzat berarentzat baino ez dira. 
Informazino pribilegiatua eta isilpekoa izan daiteke. 
Zu ez bazara hartzailea, jakinarazo eiguzu mezua barriz jatorrira bueltauta eta,
mesedez, ezabatu mezua, mezuaren kopiak eta erantsitako fitxategi danak.
 
Ondo pentsatu mezu hau (eta erantsitako artxiboak) inprimatzea beharrezkoa dan: 
ingurumena guztion kontua da.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180601/73c2963f/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago