[itzul] Quesito

Ainara Ruiz ainara.itzultzailea a bildua gmail.com
Lar, Eka 2, 02:17:17, CEST 2018


Arestian, lan batean "quesito(s)" agertu zitzaidan, eta zalantzan ibili
nintzen "gazta-atal(ak)" (Zehazki hiztegiaren arabera), edo "gazta
txiki(ak)" (eman zidaten itzulpen-memoriaren arabera). Azkenean, "gazta
txikiak" utzi nuen, memorian zegoen bezala, memoria horrekin eta gai horren
gainean eginda zeuden testuekin koherentzia mantentzeko, batez ere.

Dena den, agian, tamainari ("quesitos" - "gazta txikiak") edo formatoari
("queso en porciones" - "gazta-atalak") erreparatzea baino, egokiagoa
litzateke produktuari berari erreparatzea ("gazta urtua" da, ez benetako
gazta, "tranchete"ak eta abar bezala), eta esatea "GAZTA URTUa", "GAZTA
URTUzko atalak", "GAZTA URTUa, atalka"...
Adibidez, gaztelaniaz, iragarkietan eta "QUESO EN PORCIONES" esaten duten
arren, produktuaren etiketan "queso FUNDIDO en porciones" jartzen dute,
produktua gazta-gazta ez baita (eta, beraz, ezin etiketatu dezekete
"queso"/"gazta" izendapenarekin, nik uste).


· · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · ·
· · · · · · ·

    *Ainara Ruiz*

    (e-mail berria / nuevo e-mail / new e-mail: itzultzailea a bildua ainararuiz.com
 )

 · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · ·
· · · · · · · ·



2018-06-01 18:49 GMT+02:00 erroteta <joseba a bildua erroteta.com>:

> Arratsaldeon
>
> Nola esango zenukete hori, quesitos, badakizue, gazta portzioak, hiruki
> formakoak.
>
> Aurretik eskerrak emanez.
>
> --
> Beste barik
>
> Joseba Berriotxoa - zinpeko itzultzailea
>
> 946732769
>
> 656759537
>
> joseba a bildua erroteta.com
>
> www.erroteta.com
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180602/cf84035e/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago