[itzul] Quesito
Amaia Apalauza
amaia.apalauza a bildua gmail.com
Al, Eka 4, 08:15:58, CEST 2018
Egun on:
Fernando, *gazta-xixter* izango da, ezta? *-ka* hori ez al da atzizkia?
Ongi izan.
Rey Escalera, Fernando (Euskarabidea)<fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es>
igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko ekainaren 4(a) 07:48):
> Egun on.
>
> Ez da kontu erraza ongi erabakitzea nola esan “quesito”.
>
> Lehenbizi, iruditzen zait bi kontu desberdin direla nola esan “quesito”
> eta nola “porciones de queso fundido”. Beste erregistro bat da, eta segur
> aski biak dira beharrezkoak.
>
> Galderaren muina “quesito” denez, horretaz ariko naiz.
>
>
>
> Nik bi modu ikusten ditut egokiak, ustez aski zabalduak daudenak, gainera.
> Biak ala biak deskriptiboak dira (tamaina edo forma hartzen baitute
> oinarri).
>
> a) Gaztatxoa. Baten batek kritikatuko du forma hau, baina esan,
> jende askok horrela esaten du, eta, egia esan, niri ez dit minik egiten
> belarrian.
>
> b) Gazta-atal (gazta-xixterka). Kaxa osoari eta atal bakoitzaren
> formari erreparatuta, oso egokia iruditzen zait, “gajo” baten forma baitu.
> Xixterka erabili izan dut nik, baina ongi dakit oso forma lokala dela.
>
>
>
> Ongi izan.
>
> Fernando Rey
>
>
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180604/dadabf8d/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago