[itzul] Quesito
Jesus Zabaleta
josuzabaleta a bildua gmail.com
Al, Eka 4, 08:26:30, CEST 2018
Egun on.
Guk, zentzu horretan, “langa” erabiltzen genuen. “Laranja-langa”. Harritu nau Orotarikoan eta beste hiztegietan ez aurkitzeak. Antzekoena “launka” aurkitu dut. Orotarikoan: launka. "(G-goi), gajo de la nuez" A. Baliteke “langa” hortik etortzea. Baina guk “langa” erabiltzen genuen. (Langa = itxitura edo arromara-moduko ateaz gainera, noski).
Balio lezake: gazta-langa
Josu Zabaleta
josuzabaleta a bildua gmail.com
> El 4 jun 2018, a las 7:48, Rey Escalera, Fernando (Euskarabidea) <fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es> escribió:
>
> Egun on.
> Ez da kontu erraza ongi erabakitzea nola esan “quesito”.
> Lehenbizi, iruditzen zait bi kontu desberdin direla nola esan “quesito” eta nola “porciones de queso fundido”. Beste erregistro bat da, eta segur aski biak dira beharrezkoak.
> Galderaren muina “quesito” denez, horretaz ariko naiz.
>
> Nik bi modu ikusten ditut egokiak, ustez aski zabalduak daudenak, gainera. Biak ala biak deskriptiboak dira (tamaina edo forma hartzen baitute oinarri).
> a) Gaztatxoa. Baten batek kritikatuko du forma hau, baina esan, jende askok horrela esaten du, eta, egia esan, niri ez dit minik egiten belarrian.
> b) Gazta-atal (gazta-xixterka). Kaxa osoari eta atal bakoitzaren formari erreparatuta, oso egokia iruditzen zait, “gajo” baten forma baitu. Xixterka erabili izan dut nik, baina ongi dakit oso forma lokala dela.
>
> Ongi izan.
> Fernando Rey
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago